Imanol Urbieta (1934-2016) musikari, konpositore, pedagogo eta irakasle zarauztarra hil zen atzo eguerdian, 82 urte zituela. Haur kantu askoren sortzailea izan zen, Zarautzen izugarri maitatua zen eta urte askoan euskal kantugintzan ekarpen handia egin zuen. Imanolek edo Manolok, askok dei-tzen zioten ezizen maitekor horrekin, azken arnasa atzo eman zuen arren, guztiok haurtzarotik oroimenean ditugun abesti askok bizirik iraungo dute. Izan ere, nork ez ditu ezagutzen Jon Braun, MacMikel edo Ran Rober Ran bezalako abestiak?
Azken urteotan osasun arazoak izan zituen musikariak eta Jaione Eskuderok, Zarautz Abesbatzako zuzendariak, atzo egunkari honi azaldu zionez, astearte arratsaldean ingresatu zuten eta atzo eguerdian hil zen familiartekoak inguruan zituela. Hileta elizkizuna, bihar ostirala, 19.30ean egingo da Zarauzko Frantziskotarren elizan.
Musikari egindako ekarpenagatik ezaguna da gure Manolo, azken hamarkadetako haurrek bere kantuak ahoan dituztela hazi dira eta musikari eta konposatzaile bezala gogoratuko dute askok, baina pedagogiaren munduan ere lan handia egin zuen, metodo berritzaile batekin solfeoa eta musikoterapia irakatsiz. Bestalde, bere kantuen bidez euskara zabaltzeko egin zuen lana ere azpimarratzekoa da.
Atsekabea Zarauzko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak doluminak adierazi zizkion atzo Urbietaren familiari eta gertukoei. “Imanol Urbietaren abestiak klasikoak dira eta gure haurtzaroko parte dira. Bere kantuak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira eta guraso eta seme-alaben arteko komunikazio modu bat suposatzen du horrek”, adierazi zuen Denis Itxasok, Kultura diputatuak. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, prentsa ohar batean aditzera eman duenez, “maisu bat izan zen txikien artean musika biziarazten eta sentiarazten, eta bereziki, musika modu ludiko batean erakusten”. Zarautzen, bere jaioterrian, utzi duen hutsunea ere nabarmena da eta hala adierazi zuen atzo Xabier Txurruka alkateak: “Adin bat dugunontzat gure txikitako soinu banda eraiki du eta haur hezkuntzaren sortzaile, pedagogo, musikari eta euskaltzale bezala herriari utzi diona altxor handi bat da, betirako iraungo duen altxor bat”. Dena den, hutsune hori bere abestiekin ondo beteta geratzen dela dio Txurrukak. “Hori betirako geldituko da herriaren bihotzean eta txikitan ikasi genituen kantuak gure seme-alabei erakusten dizkiegu eta beraiek ere gozatzen dute. Horrek zerbait esan nahi du”, azpimarratu zuen. Horretaz gain, Urbietak bere bizitzan zehar jasotako errekonozimenduak ere aipatu zituen Zarauzko alkateak. “1996an Kultur Merezimenduaren Domina eman zion Zarauzko Udalak, Udalak bultzatutako Bakarrik eta libre diskoa ere grabatu zen duela urte batzuk bere omenean, Ikastolak ere omenaldia egin zion, eta Udal Musika Eskolak bere izena darama. Berak merezitako omenaldiak dira guzti horiek”, gogoratu zuen Txurrukak. Jaione Eskuderorentzat, Zarautz Abesbatzako zuzendariarentzat, ere pena handia izan da Urbietaren heriotza. “Niretzako bigarren aita bat bezala izan zen, musikaren munduan sartu ninduen eta zor handia diot. Bere lana izugarria da eta hemen gaudenok saiatuko gara bere lana aurrera atera-tzen”, adierazi zuen atzo Eskuderok. Andoni Egaña bertsolariak ere minez hartu zuen albistea, Imanolen familiaren eta berearen artean harreman handia izan delako beti, eta era berean, bere irakasle izan zelako. “Niretzako erreferente bat izan da haurra nintzenetik. Berarantzat abestiak eta musika aitzakia bat ziren haurraren garapen osorako”, esan zuen Egañak.
Haur euskaldunen eta bereziki zarauztarren artean eragin nabarmena izan zuen Imanolek. Eta gaur egun ere bere abestiak entzuten ditugu ikastetxeetan. Belaunaldiz belaunaldi iraun dute Urbietaren obrek eta oraindik ere bizirik diraute. Goian bego, Manolo!
Fue músico, compositor, profesor y pedagogo y destacó por sus composiciones de música infantil. Licenciado en Teología y en Letras, aprendió a tocar el clarinete, el piano y el txistu, y amplió sus estudios musicales en Donostia, Vitoria, Burdeos, Budapest y Estrasburgo. Fue componente de Irrintzi, fundador del coro Oleskariak y director de la escuela musical donostiarra Txirula Mirula, donde aplicó el método pedagógico musical de su autoría, ‘Txalo Pin Txalo’, para enseñar solfeo y musicoterapia. Fue profesor en la ikastola Salbatore Mitxelena de Zarautz, en La Salle y en Antoniano, y en la década de los 70 publicó su primer trabajo pedagógico, ‘Xirula Mirula’. Ha editado cerca de 60 discos y ha recibido numerosos reconocimientos como, por ejemplo, el Mérito Cultural del Ayuntamiento de Zarautz en 1996, el Premio Anton Abbadia de la Diputación Foral de Gipuzkoa en 2007, el Premio Orfeón Donostiarra-UPV en 2009 y el premio Argizaiola de la Feria de Durango en 2010.