NAFARROA. Euskararen alde bi urtero Euskal Herria zeharkatzen duen Korrikaren 20. urteurrena dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak Tipi-Tapa, Korrika! ikuskizuna Baluartera ekarriko dute heldu den azaroaren 30ean, arratsaldeko 16.00etan eta 19.00etan. Emanaldiak euskara, alaitasuna eta balioak ditu hari-gidari. Sarrerak 7 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.