Hau Pitxu hau!, abian dira maskaradak
ZUBEROAKO | Ezpeize-Ündürein herrixkan hasi dira eta apirilaren 30a arte hamalau herri bisitatuko dituzte
Nafarroan ihauteriak ospa-tzen hasi direlarik, Uitzi herrian adibidez, eta Gipuzkoan danbor hotsen oihartzuna oraindik entzun litekelarik, Euskal Herriko lurralde txikienean maskaradak hasi zituzten atzo Ezpeize-Ündüreinen. Apirilaren 30a arte, ia igandero herriz herri ibiliko dira Zuberoko dantzariak eta pertsonai ezagunak, hauen artean, Pitxu, Kabana Handia, Buhameak edota Kerestüak. Goizean barrikadak egingo dituzte auzoz auzo ibiliz dantzan, eta elkarrekin bazkaldu ondoren maskaradak eskainiko dituzte 15.30tan. Denera, 14 herri bisitatuko ditu aurtengo maskaradak.
Zuberoak zahartzen eta biztanleak galtzen segitzen du. Azken zenbaketaren arabera, bost urtez 260 biztanle galdu ditu herrialdeak. Gaur egun 13.710 lagun bizi dira Basaburua eta Pettarra eskualdeak biltzen dituen lurralde bukolikoan. Dena den, zailtasunak zailtasun, bizitasun handia erakusten dute zuberotarrek. Ezpartingintza eta nekazaritzaz gain aeronautika sailean sartu dira buru belarri hainbat enpresari. Mota guztietako ekimen asko egiten dute urte osoan herrian bizi eta lan egiteko, eta horren oihartzuna zabaltzen du egunero mundu osora Xiberoko Bo-tza eskualdeko euskarazko irratiak.
Kultura sailean bizitasun handia dago Zuberoan. Ohitura zaharrak eta gisa askotako sorkuntzak uztar-tzen dakite zuberotarrek urtean zehar hainbat dantza, kantu eta musika emanaldi eskainiz. Aspaldiko partez Pettarrako zenbait gaztek eskainiko dituzte maskaradak. Aurten, Ezpeize-Ündürein, Sarrikotapea, Ainharbe, Mitikile, Onizepea eta Ürrüstoi-Larrabileko gazteak elkartu dira maskarada eskaintzeko. Dantzari eta aktore gehienak oso gazteak dira ia denek hogei urte baino gutxiago dutelako. Maskarada jarraitzaleek diote urtez urte gero eta gazteagoak direla egileak.
Euskara aurrera Dantzari eta aktoreek elkar ezagutzen dute 2008an eman zen Xiberoko Jauna pastoralean parte hartu baizuten batzuek. Bost urte geroago Aitzina Mintza an-tzerkia aurkeztu zuten. Dantza eskola bateko kideak dira gehienak. Ekitaldi horiekin euskara ikasten hasi ziren gazte batzuk eta gainera 2015ean ikasgela elebiduna zabaldu zuten herrien arteko ikastetxe publikoan.
Aspaldiko herri antzerki musikatua eta dantzatua izan arren, aktualitateak leku zabala du maskaradetan. Ipar Euskal Herrian aurten sortu den elkargo bakarra, Calais Fran-tzia Iparraldeko esparruan egon diren etorkinak, eta Irak eta Siriara borrokatzera doazen gazteen gaiak aipatuko dituzte, besteak beste, aurtengo maskaradetan.
Bisitatzen dituzten herri bakoi-tzeko kontu eta txutxumutxuak ere aipagai izango dituzte. Herri bakoi-tzeko egoerari egokitzen dira aktoreak publikoarekin bat egin nahian. Urtarrilaren 29an Gotainen ariko dira, otsailaren 5ean Altzain, eta martxoaren 4ean Maulen. Zuberoko itzulia bukatu ondoren, Gipuzkoan ere agertuko dira (Alkiza, maiatzaren 7an). Bien bitartean Altzai eta Lakarrin Arberoako Joanikot Joanikot kapitania Joana Etxartek idatzitako pastorala prestatzen ari dira datorren udan eskaintzeko. Gaztelarrek Nafarroaren konkista hasi zutelarik, Joanikot kapitaina beren alde aritu zen hasieran baina gero Nafarroako Albretarren alde egin zuen.
Bestalde, Belako zalduna 1709an Maulen jaio zen noble euskaltzale bati buruzko pastorala idatzi du Joanes Bordaxar kantariak. Pertsonai historikoak 600 hitz inguru biltzen dituen euskara-frantsesa hiztegia idatzi zuen. Euskaldunen historiari buruzko liburuan Euskal Herria za-zpi lurraldetan zabaltzen dela azpimarratu zuela ohartarazi du Bordaxarrek. Belako zaldunari buruzko pastorala Zuberoko hirinagusian eskaini nahi luke 2018an.
Más en Cultura
-
Flotando con la navarra Amaia Romero, ETS y Arde Bogotá en la ría de Bilbao
-
Miles de personas llenan la ría de Bilbao para vibrar con tres conciertos flotantes con Amaia como gran protagonista
-
Alumnado universitario reivindica en la UPNA una formación cultural activa desde la infancia
-
'Destilar un bosque, rodar agallas', de Miriam Isasi, en Apaindu