BILBO. Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, duela denbora gutxi egin diren eta Europako zenbait zinemalditan sariak lortu dituzten hiru filmek osatuko dute egitaraua, hain zuzen, "La pazza gioia" (Paolo Virzi, 2016), "Lo chiamavano Jeeg Robot" (Gabriele Mainetti, 2015) eta "Loro Chi?" (Fabio Bonifacci eta Francesco Micciche, 2015) pelikulek.
Filmak italierazko jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, eserleku guztiak bete arte. Genero desberdinak hartzen dituen aukeraketa da, dramatik komediara, fantasiatik igaroz.
Zinecitta Euskaditalia elkartearen barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta bere helburua hizkuntza, kultura eta sozioekonomia arloetan Euskadiren eta Italiaren arteko lotura estutzea da. Oraingoan, azken garaian Italian egin den zinea hurbilduko die Bilboko ikus-entzuleei.