XXXVII Aurresku Txapelketako lehen postua Salegirentzat
Pasaian ere izan zen Soinu Zahar lehiaketan, Oiartzungo Izar Etxeberria izan zen irabazle
donostia - Beñat Salegi errenteriarra izan da XXXVII Gipuzkoar Aurresku txapelketan lehen postua lortu duena. Larunbat arratsaldean ospatu zen lehia, Pasai Antxoko Ibaiondoko frontoian. Aurresku txapelketaz gainera, XI. Soinu Zahar Txapelketa ere jokatu zen bertan.
Aurresku lehiaketan hamaika dantzarik hartu zuten parte eta bertan, aipatu bezala, Salegik eskuratu du lehen saria -urrezko domina, Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren Trofeoa, Gerrikoa eta 350 euro eskuratu zituen-. Bigarren postua, aldiz, Lezoko Iker Sanzentzat izan zen. Ibarrako Aimar Odriozola izan zen hirugarren saria lortu zuena.
Soinu Zahar Txapelketari dagokionez, Oiartzungo Izar Etxeberria izan zen nagusi. Etxeberriak laugarren aldiz irabazi du txapelketa hau -Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren trofeoa, Lepo zapia eta 350 euro eskuratu zituen-- Bere atzetik, bigarren postua, Oiartzungo Katerin Arolak lortu zuen. Elgoibarko Nerea Sasiainentzat, berriz, izan zen hirugarren postua.
Pasaiako Udala, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Alkarkide Dantza taldea izan dira saio hauen antolatzaileak. - N.G.
Más en Cultura
-
Siete nuevos dramaturgos estrenarán sus textos el sábado 6 de junio en Noáin
-
Subastan por 113.000 euros unos guantes de Michael Jackson: se los regaló a un guardia durante unos ensayos en Wembley
-
El programa ‘Bibliotecas por la Paz y la Convivencia’ promoverá 98 talleres entre junio y septiembre en 44 bibliotecas públicas de Navarra
-
Un nuevo libro reivindica a Jorge Oteiza como hombre de acción y artista esencial