BILBO. Topaketak iraila osoan luzatuko dira 5. barrutiko?Ibaiondokohainbat eszenatokitan eta, ohikoa denez, dantza, gitarra, kante etatxalo-konpas tailerrekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiakizango ditugu, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera,programazioa irekiko duen María Molina bailaorearen konpainiaadibidez. Bailaore horrek aurkezten duen ikuskizuna flamenkotikibilbidea da, bere estilo desberdinen aniztasunetik eta koloreetatikplanteatuta eta, aldi berean, arte horrek gordetzen dituen esentziakkontserbatuz. Oraingo honetan, Ángel Velázquez gitarra jolebeteranoak lagunduta egongo da.

Programazio eszenikoak irailaren 15ean jarraituko du BidebarrietakoLiburutegian, “De buena rama” kante flamenko ikuskizunarekin,José Vital “El Caramelo” eta Laura Vital artisten eskutik. Bikantaore belaunaldi agertokian, ikus-entzuleei euren leinuaktransmititzen duen arima erakutsiz. Gitarra birtuosoak lagunduta,Laura Vitalen eta bere aitaren ahots bikainak, indartsuak etañabarduretan aberatsak, bidea eraikiko dute Cadizeko lurrekokanteetatik geografia flamenkoaren beste leku batzuetara. Kontzertuadoakoa izango da, baina gonbidapena hartu beharko da liburutegianbertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.

Irailaren 22a Ángela Carbajoren flamenko konpainiaren txanda izangoda. “Arenera” lana aurkeztuko du, jaiotzen ikusi zuen lurreanflamenkoa sentitzen eta arnasten den modua erakusten duen ikuskizuna.Bere dantzaren magia musikari bikainen partaidetzak aberastuko du uneoro. Emanaldia Atxuriko Gizakundearen Elizan izango da, 20:15ean.

“Una Ría con Duende” ekimenaren 2018ko edizioak Bilborockaretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean,irailaren 29an (arratsaldeko 20:00etan), Raúl “el Perla” gitarrajolearekin eta Luis Peña kantaore eta bailaorearekin.

Azken urteetan Farruquitorekin dantza flamenko konpainiako kidegarrantzitsuenetakoa bilakatu ondoren, Raúl 'el Perla'-k bakarkakobere lehenengo lana ekarriko du Bilbora, “Un ole a tiempo”.Konpasez betetako erabateko tokeak Sevillako artista talde batilagunduko dio, soleraz betetako Javier Herediaren eta “elPurili”-ren ahotsekin eta Luis Peñaren dantzarekin. Ikuskizunhorretarako sarrerak 10 euro balioko ditu, eta txarteldegian erosiahal izango da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago etaaurretiazko salmentan kulturabarrutik.eus webgunean eta PowerRecordsen.

Beste alde batetik, eta ohikoa denez, irailean gitarra, txalo etakonpas, kante eta dantza flamenko tailerrak ere izango dira SanFrantziskoko Udaltegian, hasierako mailan, maila ertainean etaaurreratuan, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin.

Programazioaren osagarri gisa, Ibaialdeko udal liburutegiak 6 eta 10urte arteko umeei eta euren gurasoeibzuzendutako saio didaktiko batjasoko du irailaren 27an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. EduardoFloridok dinamizatuko duen saioaren helburua, partaideak flamenkoarenmundu liluragarrian murgiltzea da: konpasa, gitarraren tokea etakantearen magia, estilo alaienen, koloredunen eta jai girokoenbitartez adierazita. Horrez gain, irailaren 25ean, 19:00etan, BilbaoMusikak “El flamenco y otras músicas” izeneko kontzertudidaktikoa eskainiko du, flamenkoak musikako beste estilo batzuekindituen harremanak eta loturak erakusteko.