iruñea - Asteburuan jokatutako saioak erabakigarriak ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketarako. Izan ere, aurreko asteburuko final-laurdenen ondoren, azken hauek finalaurrekora igaroko diren bertsolarien zerrenda argitzera zetozen. Hala, bai zale bai txapelketa honetan parte hartu duten bertsolari oro adi zeuden, zer gertatu, sailkapeneko puntuazioei adi. Iruritan erabaki zen zein izanen zen hurrengo sailkatu zuzena, Joanes Illarregi; eta Lizarran Josu Sanjurjok eskuratu zuen garaipena eta hurrengo faserako pase zuzena. Biak ala biak, gainera, puntuazio altuarekin nagusitu ziren, gazteak oholtzara indartsu datozela erakutsiz.

Saio hauen ondoren, erabakita gelditu da hartara finalerdietara igaroko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurdenetako bakoitzeko lau irabazleak, Saats Karasatorre, Julio Soto, Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo; eta puntuazioz sailkatu diren beste 14 bertsolariak, ordena honetan: Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Sarai Robles, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Alazne Untxalo, Diego Riaño, Aimar Karrika , Xabi Maia, Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Iban Garro eta Joana Ziganda.

Martxoaren 3an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, Atarrabian, Etxarri Aranatzen eta Lesakan, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira martxoaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera.

Www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke saio guztietarako sarrerak. Atarrabiako sarrerak, gainera, Karrikaluzen erosi daitezke (astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:00etara), Etxarri Aranatzen Xapatero tabernan, eta Lesakan okindegian. Saioen egunean bertan, gainera, zabalik izanen dira hiru aretoetako leihatilak, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurre-salmentako sarrera guztiak bukatu ez badira.

Beltzez, zuzenean sailkatu diren bertsolariak

Julio Soto265.00

Joanes Illarregi264.50

Josu Sanjurjo263.00

Xabier Terreros257.00

Eneko Lazkoz256.50

Sarai Robles255.00

Saats Karasatorre253.50

Julen Zelaieta250.50

Xabat Illarregi250.50

Alazne Untxalo249.00

Diego Riaño248.00

Aimar Karrika247.00

Xabi Maia247.00

Iker Gorosterrazu246.00

Saioa Alkaiza245.50

Eneko Fernandez241.00

Iban Garro240.50

IJoana Ziganda240.00

Martxoaren 3an, Atarrabiako Kultur Etxean, 17.30ean. Aimar Karrika, Eneko Lazkoz, Joana Ziganda, Saats Karasatorre, Sarai Robles eta Xabi Maia.

Martxoaren 9an, 17.30ean, Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean. Diego Riaño, Iban Garro, Iker Gorosterrazu, Julen Zelaieta, Julio Soto eta Xabier Terreros.

Martxoaren 10ea, 17.30ean, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Alazne Untxalo, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Saioa Alkaiza eta Xabat Illarregi.

Salgai. Bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke. Atarrabiakoak, Karrikazen; Etxarri Arana-tzekoak Xapatero tabernan eta Lesakakoak herriko okindegian.