BILBO. Berreginen Museoak marrazketa eta pintura ikastaro trinko berritua eskainiko du uztailaren 1etik 12ra. Ikastaro bi izango dira programan , “Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa” eta “Marraztutako ibilbideak”. Ikastaroetan parte hartzeko, Bilboko Berreginen Museoan egin beharko da matrikula.

“Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa”, bi astekoa izango da, eta naturaletik marrazketa-lana egitea du xede. Giza figuran eta anatomia artistikoan jarriko du arreta zehazki, Berreginen Museoko figuren azterketari esker.

Uztailaren 1etik 12ra bitartean izango da, eta 40 ordu izango dira guztira. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etik 13:30era, eta Berreginen Museoaren egoitza didaktikoan (Mirasol Kondearen kalea 2) emango dira. Ikastaroaren prezioa 210 €-koa da.

Bigarren ikastaroak, “Marraztutako ibilbideak” izenekoak, kaleko marrazketa-lana izango du oinarri. Aste horretan, hiri-marrazketaren ikuspegia nola planteatu erakutsiko da, saio teorikoak eta irteerak baliatuta, eskolan ikasitakoa hiriko zenbait tokitan praktikan jartzeko, eguraldiak horretarako aukera ematen badu. Ikastaro honetan, klaseak uztailaren 15etik 19ra izango dira, 09:00etatik 14:00etara; guztira 25 ordu. “Marrazketa akademikoa eta anatomia artistikoa” ikastaroan bezala, prestakuntza Berreginen Museoaren egoitza didaktikoan (Mirasol Kondearen kalea 2) emango da. Prezioa 150 €-koa izango da.

Ikastaroetan parte hartzeko, Bilboko Berreginen Museoan egin beharko da matrikula. Bi ikastaroak egin nahi izanez gero, erakundeak prezio berezia eskainiko du: 300 € osotara