BILBAO. Ebazpena Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak eta Joan Roca sukaldari eta epaimahaiko buruak presiditu dute. Andoni Aduriz eta Eneko Atxa sukaldari euskaldunek hartu dute parte nazioarteko epaimahaian.

Munduan eragin handienekoak diren zenbait sukaldarik eta adituk osatutako epaimahai batek aukeratuko du irabazlea, hamar finalisten artean. Epaimahai horren buru Joan Roca sukaldaria izan da (Celler de Can Roca), eta harekin batera beste sukaldari ezagun hauek ere egon dira: Massimo Bottura (Osteria Francescana), Manu Buffara (Manu), Eneko Atxa (Azurmendi), Dominique Crenn (Atelier Crenn), Yoshihiro Narisawa (Narisawa), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Enrique Olvera (Pujol), Trine Hahnemann (Hahnemanns Køkken), Katina eta Kyle Connaughton (SingleThread), Tucker Taylor (Jackson Family Wines) eta Jock Zonfrillo (Orana), 2018ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea.

2019ko Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea aukeratzeko prozesua

Basque Culinary World Prize sariaren laugarren edizio honetan 42 herrialdetako 150 hautagai izan dira: inoizko partaidetza indizerik handiena, 230 izendapenekin. Sarian parte hartu ahal izateko, gaur egun gastronomiaren munduan lanean diharduen beste profesional baten izendapena behar izan dute sukaldariek.

Bi hilabetean, industriaren sektoreko profesionalek eta erakundeek mundu osoko sukaldariak izendatu dituzte, zeintzuek erakutsi duten gastronomia izan daitekeela hainbat arlotan aldaketa ekarriko duen motorra; esaterako, berrikuntzan, hezkuntzan, ingurumenean, osasunean eta gizarte zein ekonomiaren garapenean.

Pasa den ekainean, batzorde tekniko batek munduko hainbat tokitako 10 herrialde ordezkatzen dituzten 10 finalista aukeratu zituen: Selassie Atadika (Ghana), Siew-Chinn Chin (Malaysia/ Estatu Batuak) Giovanni Cuocci (Italia), Mario Castrellon (Panama), Xanty Elias (Espainia), Virgilio Martinez (Peru), Cristina Martinez (Mexiko/ Estatu Batuak), Douglas McMaster (Erresuma Batua), Anthony Myint (Estatu Batuak) eta Lars Williams (Estatu Batuak/ Danimarka).

“Sustainable Thinking” konferentzia

“Iraunkortasunaren" kontzeptuak aipamena egiten dio etorkizuneko belaunaldien premiak arriskuan jarri gabe eta ongizate ekonomikoaren, ingurumenekoaren eta sozialaren arteko oreka bermatuta egungo premiak asetzeko gaitasunari. Nola hartu dezake parte gastronomiak elkarrizketa honetan?

“Sustainable Thinking” simposiuma San Frantziskoko Salesforce Towerrean egingo da, 9:00etatik 18:00etara. Hitzaldaiak eta debateak ere eskainiko ditu, gaur egun ingurumenaren, ekonomiaren, gizartearen eta teknologiaren aldetik gastronomiari planteatzen zaizkion erronkak aurkezteko. Ekitaldian elkartuko dira nazioarteko adituak, eta horien artean aditu lokal hauek nabarmentzen dira: Anthony Myint (The Perennial Farming Initiative), Geetika Agrawal eta Emiliana Puyana (La Cocina), Katina eta Kyle Connaughton (SingleThread), Lynda Deakin (IDEO), Matt Barnard (Plenty), eta Sam Mogannam (Bi-Rite). Horietaz aparte sukaldari hauek ere nabarmentzen dira: Yoshihiro Narisawa (Narisawa), Manu Buffara (Manu), Jock Zonfrillo (Orana), Enrique Olvera (Cosme), Joan Roca (Celler de Can Roca), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Eneko Atxa (Azurmendi) eta Trine Hahnemann (Hahnemanns Køkken).