Dudarik gabe, hezea eta lainotsua da Sakana, euririk ez da falta, eta horregatik eskaintzen dizkigu baso ikaragarri eta landa berdeak, baita gazta, txistorra eta babarrun gorriak ere. An-tzinako basoetan ibiltzea, Aralarkoaren tankerako kondairak, herri liluragarriak bisitatzea, edota Aralar eta Beriain mendiak igotzea plazera da. Ezinbesteko tokia kultura, natura, zapore, gune magiko, mendi eta basoak ezagutzeko.

Sakanako inguruko altxorretako bat Mendukilo lezea da. Larraun ibarrean, Astizko kontzejuan dago, Lekunberritik gertu. Aralar mendiko erraiak erakusten ditu Mendukilok. Bere sekretu gordeak espeleologoek baizik ez dituzte ezagutu hainbat urtean zehar, baina orain denok aurkitzeko moduan daude kobazuloa egokitzeko egin diren lanei esker. Animatzen bazara, ibilbide turistikoak Aralarko bihotz ezkuturaino eramango zaituzte, Mendukilo leizeko hiru aretoetara. Gainera, Espeleoabentura programak aukera ematen du, kirol teknikak erabiltzearen bidez, Gerlariaren Aretoa aurki-tzeko; handiena eta misteriotsuena da hori. Badira estalaktita eta estalagmita eder-ederrak: horietako batzuk 60 metro luze eta 20 metro gora dira.

Hauek guztiak ezagutzeko Nafarroa Ezagutu Sarea (www.redexploranavarra.com) webgunea bisitatu dezakezu. Nafarroa Ezagutu Sarearen bidez naturagune eta gune berezien kudeatzaileen topagunea da. Goza ezazue inguru honetako aberastasuna ezagutuz.

Plazaolaren Natur Bideak aukera ematen du 1914tik 1953ra Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egiteko. Inguru horretako Turismo eta Informazio Bulegoa Lekunberriko geltoki zaharberrituan dago. Bagoi txikia bisitatzen baduzu, Plazaolaren egun handi haietara joanen zaizu gogoa. Geltokitik, etenik gabe egiten ahal da Lekunberri eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen dituen 40 kilometroko ibilbidea. Natur Bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daiteke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak.

Aralar da Sakanako bihotza, mendigune karstiko handia. Lapiazak, ibar itxiak, leize eta osinak, beti berde dauden larreak eta kolore ani-tzeko pagadiak osatuta. Zailtasun maila desberdinetako ibilbideak daude, Erdi Aroko San Migelen santutegia kasu eramaten duten igoera errazak, mendiaren barnetik ezkutatuta bidaiatzen diren erreken iturburuak (Iribaskoa, adibidez) edo an-tzinako bizitzen lekuko diren trikuharriak. Aralarreko baso ederrek eta bazkalekuek natur balio handia ematen diote tokiari: pagoak, hari-tzak eta hurritzak zut ageri dira bazkalekuen ondoan eta latxa ardiak, behorrak eta zaldiak lasai dabiltza hara eta hona. Natura ardatz nagusia bada ere, ezin konta ahala trikuharri bazter guztietan barreiaturik.

Inon mitorik eta elezaharrik baldin bada, Aralarren da. Mariren bizilekua da, izadiaren jainkosaren bizitokia, alegia. Aspalditik izan du Aralarrek izaera sinbolikoa gizakiarentzat, eta artzaintzarako baliatu du, duela milaka urtetik hona. Aralarren, beraz, artzainak, azienda, eta, jakina, jende ugari, mendigoizale eta ibiltarien leku gogokoenetako bat baita egun pasa joateko. Onena da Lekunberriko Turismo Bulegora jotzea bideei buruzko argibideak jasotzeko.

Urbasa-Andia Natur Parkea bisitatu beharreko beste naturagune bat da. Bertan dago Ubaba balkoia, natur parkearen hegoaldeko mugan dagoen behatoki ikusgarria da, 900 metroko bertikal izugarria duena; bertatik Ameskoako ibarra nola zabaltzen den ikusten ahal da, baita Urederra ibaiaren ur-jauzi ikusgarria ere. Dudarik gabe, mendizale, ibiltari eta zikloturistentzako lurraldea da. Mendez mende, gauza askotarako erabili dira Urbasa eta Andia mendiak: zura eta egurra ateratzeko; egur-ikatza egiteko; azienda bazkatzera eramateko; ehizatzeko, eta basa-fruituak biltzeko. Artzain eta ikazkin lurraldea da honakoa.

Explora nuestros eventos en espacios naturales,

singulares e itinerarios. Redexploranavarra.es

MENDUKILOKO KOBAK

Mendukiloko lezea, Astitzko kontzejuan dago. Aralarreko bihotzeraino bisita gidatua egin dezakezu, kobazuloa pasabide flotakor, argiztapen dinamiko eta multimedia sistema batekin hornituta dago.

ARALARREKO PAISAIA

Naturak, mitologiak eta nekazaritzak zein abeltzaintzak bat egiten dute Aralarren. Trikuharriz betea dago, Aralarrek izaera sinbolikoa du gizakiarentzat, eta artzaintzarako baliatu du, duela milaka urtetik hona. Hamaika ibilbide bertan egiteko.

PLAZAOLAKO BIDE BERDEA

Natur Bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daiteke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak. Zure familia eta lagunekin inguru natural paregabe batekin goza dezazun. Lekunberrin dago turismo bulegoa.