Lezama - Uda osoan zehar Bizkaiako gainerako herri gehienek euren jai partikuarrak nola ospatzen zituzten ikusten egon ostean, Lezamako biztanleriak badauka azkenean bertoko jaiak ospatzeko aukera, izan ere, Andra Mari jaiak barikuan hasi ziren. Txupinazoa mozorro desfilearen ostean jaurti zenetik, herriko kaleak arlo desberdinetako ekintzaz jositako asteburu batean daude murgilduta, adin desberdineko lezamar zein kanpotarrek gozatu ahal izateko jarduera desberdinak antolatuta. Euskal jai gehienen antzera, musika protagonismo handia izaten ari da, bariku batean egon zen kontzertu maratoiari eta atzo Oxabi, Huntza eta Sound System talde arrakastatsuen agerraldiari esker. Hala ere, nahiz eta ziurenik gaurko egunean biztanleriaren zati nabarmen batek atzoko ajea izan, Jai Batzordeak egun bikaina igaro-tzeko programazio anitza diseinatu du. Baina, nahiz eta egun osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu, badago lezamarrentzako bereziki garrantzitsua izango den bat; goizeko 11:45etan Kurutze Dantza Taldeak eskeiniko duen emanaldia.

Lezamako egun berezietan, esate baterako gabonetan, Txakoli Eguetan edo bestelako jaialdietan elkarteko kideen aktuazioentzako lekua dago beti eta, nola ez, Andra Mari jaietan ere inplikazio maila handia eskein-tzen dute betidanik. Aurtengoan, gainera, are murgialduago egongo dira Kurutzeko dantzari eta partaideak, izan ere, eurak izan ziren barikuan txupinazoa jaurti aurretik eman zen pregona irakurtzearen arduradunak. “Udalak pregoilari lanak egitea eskeini zigunean oso ilusio handia sentitu genuen. Gure 40.urteurrena ospa-tzeko era ezinhobea dela uste dugu eta horregatik, taldeko jende gazteak irakurtzea erabaki genuen, eurak direlako gure oinarri eta sostengua. Nire ustez, oso aukera polita da ezagutzen ez gaituzten lezamarrengana, zein kanpotarrengana, hurbiltzeko eta gure lana ezagutarazteko eta, nork daki, agian jende gehiago animatzera lagundu dezake honek. Horregatik bihotz-bihotzez eskertuta gaude aukera honengatik”, aitortu zuen Antton Altubek, Kurutze Dantza Taldeko kideak.

Gaur egun, 60 dantzari inguruk osatzen dituzte elkarteak antolatutako ikuskizunak, beti euskal dantzak eta euskal kultura goraipatuz. Lau urte eta 16 urte bitartekoak dira partaideak, baina, hala ere, 20 urtetik gorakoentzako erromeria eskolak ere antola-tzen ditu taldeak bertako 20 ikasle ingurukoentzako: “Gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari dira nagusientzako eskolak. Uste dugu oso kontu interesgarria dela eta, ondorioz, espero dugu jende gehiago animatzen joate. Printzipioz, gure erronka nagusia bost urte inguru barru nagusientzako dantza talde elegantea egitea litzateke, gure aktuazioetan parte hartu ahal izateko”.

1979 urtean sortu zenetik, hainbat izan dira elkarteak bizi izan dituen partaidetza gorabeherak, belaunaldien araberakoak. Hala ere, euskal kulturaren defentsa egiten jarraitzeko eta jendea zur eta lur uzteko gogoek dantza taldearen sustraiak sendotzea eragin du eta, gaur egun, Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten herri guztietako taldeen artean erreferentzietako bat bilakatzea lortu dute. “Egia esan, guk parte hartzen dugu jaialdi edo ekitaldi gehienak Lezaman bertan egiten ditugu, logikoa denez. Gainerakoetan, urte osoan zehar izaten ditugun gonbidapenen araberakoak izaten dira, batez ere Sondikan, Zamudion, Larrabetzun, Derion eta abar. Orain dela hamar urtetatik Bizkaiako Dantzari Egunean parte hartzen dugu urtero eta, orain dela bi urten eta aurten berriro, Euskal Herri mailakoan izango gara. Beraz, esan daiteke Bizkaiako herrietan izaten ditugula gehiengo ekitaldiak”, adierazi zuen Anttonek. Gaurkoan, beraz, aukera ezinobea izano dute lezamarrek dantzaldi berezi bat ikusi ahal izateko goizean, izan ere, Anttonek aitortu zuenez, nahiko berezia izando da jardunalda: “Nahiz eta gure errepertorioko dantzak egingo ditugu, jaietako dantzaldian oso itxiera berezia egingo dugu. Kaixarranka euskal dantza ikusgarrienetakoa dela eta honekin bukatzea erabaki dugu guztiok”.