Donostian izanik, pentsa litekeZinemaldia Euskal Herrian sortutako zinemagintzaren erakusleihoizan daitekeela, baina, egiari zor,gutxi izaten dira festibalean tokia duten euskalekoizpenak. Aurten, halere, inoiz baino gehiago dira. Hain justu, 21 dira egunotan pantailaratuko diren euskal filmak, aurreko edizioetan baino zertxobait gehiago.

Hamazazpi film luze, film ertain bat eta hirufilm labur erakutsiko dira atzotik abian den 67.Zinemaldian, eta horietatik hamahirutan entzun ahal izango da euskara. Oraindik egitekobide luzea duen arren, handitzen doa euskalzinemagintzak Zinemaldian duen presentzia.Duela bi urte 14 euskal film erakutsi zituzten,iaz 20, eta aurten euskal pelikula bat gehiagoeskainiko da. Lagina haziz doa, beraz.

Gainera, geroz eta sail gehiagotan banatzendira euskal zinemaren ordezkariak. Aurten,Sail Ofizialean, News Directors, ZabaltegiTabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal izango dira. Horietakobederatzi Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehiatuko dira.

Zinemirak, berariaz euskal zinemari eskainitako sailak, hamar ekoizpen hartu ditu barnean, fikzioa eta ez-fikzioa, opera primak etaibilbide luzeko zinemagileen lanak bilduta.Grezian dauden errefuxiatuen egunerokobizitza hizpide duen Varados filmak inauguratu du saila. Hainbat film labur zein luzeekoiztu dituen Helena Taberna zuzendarialtsasuarraren lan berria da filma. Iban delCamporen Glittering Misfits edo 70 binlandens Koldo Serraren hirugarren film luzeaere ikusgai dira, baita La pequeña Suiza ere,Kepa Sojoren bigarren film luzea.

EUSKARAREN TXOKOA Euskal ekoizpenakizanik ere erdaraz mintzo dira ikusgai direnlan askotan. Dena den, euskara entzutekoaukera ere bada, batez ere, Zinemira atalean.Elbira Zipitria euskara irakasle aitzindariaren bizitzaren inguruko Muga deitzen dapausoa filma aurkeztu du Maider Oleaga bilbotarrak. Ildo dokumentalari jarraiki, iazkoudan Frantziako muga zeharkatuz Irunerairitsi ziren errefuxiatuen istorioa kontatzendu Juanmi Gutierrezek Paseko Txoriak dokumentalean, etorkinen beharrei erantzutekosorturiko harrera sare eta antolakuntza herritarrari erreparatuta.

Fikzioak ere badu tokia. Bernardo Atxagareneleberri klasikoetako bat ikus-entzunezkobihurtu du Fernando Bernues zuzendaridonostiarrak. Liburua oinarri hartuta, lehenago antzerki obra izan zen SoinujolearenSemea, eta iaz egin zuen pantailara salto. Orain, Zinemaldira heldu da. Eta animazioakborobiltzen du genero askotariko eskaintzaren lagina. Juan Sebastain Elkanoren mundubira hizpide duen Elkano, lehen mundu biraanimazio filma zuzendu du Angel Alonsok.Marrazki bitartez kontatzen du getariarrarenbidaia Alonsok. Gainerako euskarazko pelikulak Zinemira Kimuak, Culinary Zinema etaMade in Spain sailetan ikus daitezke. Esaterako, Mikel Urretabizkaiaren Gazta IrizarSaria eskuratzeko hautagai da. Pelikulak Idiazabal gazta du oinarri eta haren inguruan eratzen den unibertsoa arakatzen du, pertsonaiaberezi xamarrek gidatuta.

ETXEBESTE FAMILIA, BUELTAN Ibilbideluzea egin dute euskal zinemagintzan AsierAltunak eta Telmo Esnalek, eta baita Zinemaldian ere. Bada, duela 14 urte GazteriarenSaria lortu zuten Zinemaldian, Aupa Etxebeste! (2005) New Directors sailean aurkeztuta. Ordutik hona, Zinemaldiaren sailetara ekarri dituzteberen filmak; besteak beste, Sail Ofizialera.Esnalen kasuan, azkenekoz orain bi edizioDantza proiektuarekin. Aurten bueltan diraberriz ere, Agur Etxebeste! filmaren emanaldia hartuko baitu Euskal Zinemaren Galak.Talde artistiko eta tekniko bera batu duteberriz ere Esnalek eta Altunak, eta beregaraian iragarritako asmoa bete. Hasieratiknahi zuten Aupa Etxebeste-ren bigarren zatiaaurkeztu, eta orain eman dute pausua. Lehenengoaren eran, umorea da filmaren ezinbesteko baliabidea. Euskal Zinemaren Irizarsaria lortzeko lehian parte hartuko du filmakZinemaldian.

Aurreratu dituzten sari berezien artean, JoseMaria Lara Txepe ekoizleari emango dioteZinemira saria, urteetan egin duen ekoizlelanagatik. Ohorezko sari hori Zinemaldiaketa Ibaia eta EPE ekoizle elkarteak ematendute, euskal zineman ibilbide oparoa izanduen pertsona baten lana aintzat hartuz.