BILBAO. Arriaga Antzokiak beste antzezlan baten estreinaldia jasoko du datorren astean, asteartean, urriaren 29an eta asteazkenean, 30ean, (19:30ean).Pabellón 6ko Antzerki Laborategiaren azken ekoizpen lanada,Felipe Lozak idatzitako eta zuzendutakoSabias ellas.Antzezle taldea, lehen mailako bost emakume antzezlek osatzen dute, guztiak ere eszenatokietan ibilbide luzea dutenak.

Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Juana Lor eta Aiora Sedano dira panderetak dituen komedia antzeztuko dutenak. Oso jakintsuak eta oso bilbotarrak diren emakumez osatutako taldearen eskutik datozen hogeita zortzi sketchoso dibertigarrik osatzen dutekomediahau.

SINOPSIS

Sabias ellaslanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen. Izan ere, istorio honetako emakumeok ez dugu bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean geure buruez eta geure artean egingo dugu barre, lotsarik gabe, ez garelako heroiak baina bai oso pailazoak. Jakintsuak eta pailazoak gara.Eta inolako lotsarik gabe esaten dugu gainera.

Amonarik ez dugunez ba, garai hartan pizgarriak izaten zitzaizkigun kontu politekin geure belarriak gozatzea komeni izaten zaigu.Ene, baina zelako azkarra den gure neska!,esaten zuen amonak.

Eta hortxe jarraitzen dugu, ez dakienari irakasten. Jakintsuak garelako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi!