Arnasa bizitzeko ekintza da, ezinbestekoa. Baita ere dinamikoa etafreskoa. Oasiak dira arnasguneak,euskaraz arnasa patxadaz hartzekolekuak. Hizkuntza indartzeko euskararenarnasguneek duten garrantzia berebizikoada, eta horretaz jakitun, euskararen arnasguneen ahalduntzea eta aitortza sustatzeradator Arnasa Gara ekimena. Proiektuarenhelburua da euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea, aitortza eta kontzientziazioa indartzea, jabetu daitezen gunehoriek euskararen indarberritzean dutengarrantziaz. Arnasguneek garrantzi handiahartu dute euskalgintzan azken urteetan, etagune horiek euskararen indarberritzean egiten duten lanaz jabetzea da xedea.

Soziolinguistika gaietan aditu direnentzatgai ezaguna bada ere, arnasguneen kontzeptua eta berauen garrantzia arrotz samarrada herritar gehienentzat. Horregatik,hizkuntza indartzeko euskararen arnasguneek duten garrantziaz jakitun, Hiruko Ituna sinatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakundeak, eta arnasguneen garrantzia azpimarratuko duen kanpaina bat abianjartzea erabaki zuten, UEMA, Bizkaiko ForuAldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera.

Arnasa Gara ekimenak bi fase izango ditu.Lehenengoan arnasguneen ahalduntzea etaaitortza bilatuko da, eta horretarako kanpaina bat abian jarriko da ekimena azaltzekoeta honen osagai nagusietako bat izango denKartzela serie digitala herriz herri aurkezteko. Bigarren fasean, berriz, ekimena EuskalHerri osora zabalduko da, arnasguneenerrealitatea eta garrantzia ezagutzera emateko. Abenduaren erdialdean serie digitalaikusgai egongo da euskal hiztun guztientzat,eta EiTBk zabalkunde horretan lagundukodu. Helburua izango da arnasguneen gaineko mezu hori gune horietan bizi ez direnherritarrei ere helaraztea. Bigarren fasehonetan arnasguneak ezagutzera eman nahidira eta euskaldun guztion aurrean aitortuegin nahi zaie daukaten garrantzia eta egiten duten ekarpena.

TELESAILA Kanpainarako propio sortutakoproduktua da Kartzela. Elkar ezagutzen ezduten sei pertsonaren istorioa kontatzen du,bertsolaritza txapelketa finalaren osteanBECen itxita geratzen diren unetik aurrera.Hiru Damatxo ekoiztetxeak sortu du eta zazpi atal izango ditu. Izaera eta jatorri desberdina duten sei lagun izango dira protagonista. Hain zuzen, arnasgune diren zenbaitherritakoak dira protagonistak, ondorengoaktoreek hezurmamituko dituztenak: IratxeUrkiaga, Sambou Diaby, Juanen Satalegi, Erika Olaizola, Amaiur Apher eta Ainhoa Etxebarria. Abenduaren erdialdetik aurrera seriedigitala Euskal Herri osoarentzat ikusgaiegongo da. Izan ere, helburuetako bat erebada “arnasguneen gaineko mezu hori gunehorietan bizi ez diren herritarrei ere helaraztea; hau da, arnasguneak ezagutzera ematea eta egiten duten ekarpena baloratzea”,antolatzaileen esanetan.

Arnasguneak eta udalerri euskaldunak zeindiren adierazteko “ez dago marra zurrun bat”;UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eman du jakitera, oro har, euskararenezagutza %80 ingurukoa dutenak sartzendirela multzo horretan. Hainbat ezaugarridituzte arnasguneek: bizilagunen lehenhizkuntza euskara izan ohi da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu da. Horrez gain,lurgune euskaldunean euskararen indizealtuenak dituzten herriak biztanle gutxiendituztenak dira, oro har.

2018an abiatu zen Arnasa Gara kanpaina,Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta UEMAren ekimenez. Ikerketa kualitatibo labur bat egin zuten eta parte-hartzeprozesuak izan ziren herriz herri. Prozesuhorietan, gainera, hainbat ondoriotara iritsiziren: arnasguneetan herritarrak euskarazbizi daitezke naturaltasun osoz, baina herritar askok ez du baloratzen bere herrikohizkuntza-errealitatea eta, euskararen egoerari dagokionez, inguruko herrien errealitatea hobea dela uste dute. Badira beren herrietan euskararen erabileran gainbehera sumatzen dutenak ere. Lan-eremuari dagokionez,gehienek kezka adierazi dute haien lantokietan gaztelerak duen presentzia altuagatik.

KONTZEPTUTIK TIRAKA Joshua Fishmansoziolinguistak Reversing Language Shift(1991) liburuan hizkuntza baten biziraupenerako eta biziberritzerako breathing spaceedota arnasgune bat zein garrantzitsua dennabarmendu zuenetik, “hizkuntzen biziberritze-prozesuetan iparrorratz bihurtu daarnasguneak zaintzea”, antolatzaileen hitzetan. Euskal Herrian ere lan handia egin daildo horretan. Ikerketa eta programa soziolinguistiko ugari izan dira azken 20 urteetanherri hauen egoera soziala ezagutzeko etazaintzeko asmoz. “UEMA eta neurri bateanEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaere, besteak beste, eragile garrantzitsuak izandira arnasguneen ezagutzan sakontzekoorduan, eta egindako lanek arnasguneen egoeren bilakaeraren berri eman digute”,azaldu dute kanpainaren sustatzaileek.

UEMAk 86 udal biltzen ditu gaur egun, guztien artean 253.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatuz. Kontuan hartu behardira, halaber, UEMAko kide ez diren gainontzeko arnasguneak, guztien artean osatzenbaitute Euskal Herriko arnasguneen mapa.

Kanpainaren bidez, aditzera eman nahi daudalerri euskaldunak garatzeko arnasguneenizaerari eutsi behar zaiola, eta hori babesteko eta biziberritzeko bidean eragin nahi duaurkeztu berri duten egitasmoak. Giltzarridelako arnasguneetako herritarrak ahalduntzea eta arnasguneen estrategikotasunazkontzientzia hartzea. Arnasa Gara kanpainak herri horien balioa nabarmendu nahidu, eta euskararen ongizatean duten garrantzia azpimarratu nahi die herritarrei.

22 UDALERRI Non daude Euskal Herrikoarnasguneak? 22 udalerritan egingo dirakanpainaren aurkezpen saioak, eta Kartzelaserie digitalaren lehen bi kapituluak primizian ikusteko aukera izango da horietan.Ondorengoak dira: Araban, Aramaion; BeheNafarroan, Baigorrin -konfirmatzeke-;Bizkaian, Ajangiz, Bermeo, Dima, Lekeitio,Markina-Xemein eta Zeanurin; Gipuzkoan,Abaltzisketa, Aduna, Aia, Altzo, Azpeitia,Itziar, Leintz-Gatzaga, Orexa, Urnieta etaZerainen; Nafarroan, berriz, Etxarri Aranatz,Goizueta, Leitza eta Lesakan.

Aurkezpen ekitaldi guztien datak eta ekimenaren inguruko informazio zehatza ArnasaGara-ren webgunean kontsultatu daiteke,arnasagara.eus helbidean. Esaterako, urriaren 25ean Ajangizen emango dute egitasmoaren berri. Urriaren 26an, berriz, Lesakan eta Itziarren.