- Maiatzaren 8an zuen helmuga Nafarroako toki-entitateetako euskara zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen eta Galtzagorri elkartearen laguntzarekin antola-tzen duten Etxepare haurrentzako bilduma ilustratuen lehiaketan parte hartzeko epeak. Zailtasunak atzeman ondoren, alta, antolatzaileek maiatzaren 22ra luzatu dute deialdira aurkezteko tartea, lan irabazlea aurten plazaratuko dela bermatzeko.

“Nolanahi ere”, gehitu dute, “jabetzen gara egile batzuk zailtasunak izanen dituztela lanak inprimatzeko edota bidaltzeko. Horiek horrela, aukera izanen da lanak e-posta bidez bidaltzeko”. Zehazki, info@etxeparesaria.eus helbidera bidali beharko dira, batetik lana bera eta bestetik egileen datuak, oinarrietan ezarritako jarraibideei jarraituz.

“Nafarroako euskara zerbitzuok idazleak eta egileak eta ilustratzaileak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera, aurten saria emanen dela bermatua baitago”, nabarmendu dute.

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Lanak euskaraz ida-tziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira, eta ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere. Lehiaketan 16 urtez goitiko edonork: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek nahi beste lan aurkez di-tzakete.

Agoizko Udala, Antsoaingo Udala, Atarrabiako Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Esteribarko Udala, Galar Zendeako Udala, Garesko Udala, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Irantzu Mankomunitatea, Iruñeko Udala, Estella-Lizarrako Udala, Malerrekako Mankomunitatea, Sakanako Mankomunitatea, Tafallako Udala, Uharteko Udala, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua dira Nafarroako Gobernuaren babesarekin egiten den sariketaren antolatzaileak.