‘Mamuki’ album ilustratua 2024ko Etxepare Sarien irabazlea izan da
Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretak elkarlanean sortu duten liburua 5.000 euroko saria jaso du
Etxepare 2024 Sariaren irabazleak iragarri dira gaur Burlatan. Bertan Berta Arizkun Burlatako alkatesak, Patxi Zubizarreta Etxepare Sariaren epaimahaiko partaideak eta Carmen Elvira Pamiela argitaletxeko kideak, Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretari eman diete aurtengo saria.
Edizio honetan 31 lan aurkeztu ziren, eta Mamuki suertatu da garaile, beldurrari buruzko album ilustratu umoretsu gisa. Istorioa Gau Beltzean garatzen da, non mamuek bizidunak beldurtu behar dituzten. Mamuki mamu txikia, ordea, gaixorik dago, eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatu dira hura sendatzen, baina alferrik. Azkenik, munstroak eta piztiak batu egiten dira, eta ustekabeko irtenbidea ematen diote mamutxoaren arazoari.
Mamukiren narrazioa paralelismoak, hitz-jokoak eta errima erabiltzeagatik nabarmendua izan da. Ilustrazio samurrek zein maitakorrek, ezin hobeto osatzen dute testua, batuketa bikaina sortzen. Rosende ilustratzaileak marrazkiak “sinpleak eta oso koloretsuak” direla esan du, haurrek erraz uler eta ikus ditzaten.
Aurtengo epaimahaia Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute. Lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz 2024ko udazkenean eta Carmen Elvirak esan duen moduan “1.200 aleko tirada” egingo dute. Zubizarretak aurtengo irabazlea aukeratzea “oso zaila” izan dela gaineratu du, iaz irabazlerik egon ez zela gogoratuz, “pena bat izan zen saria eman gabe uztea. Hala ere, aurten oso pozik gaude maila asko igo delako”, gehitu du epaimahiakideak.
“Beldurra hartu genuen, batzuetan ez dugulako gai horri buruz hitz egin nahi”
“Maila oso altua zela iruditu zaigu eta, parte-hartzaile guztien lana irakurtzerik izan ez dugun arren, irakurri ditugunak oso lan onak eta kalitate handikoak iruditu zaizkigu”, gaineratu du Nerea Ariznabarretak.
Gaiari buruz, idazleak honakoa esan du, “Beldurra hartu genuen, batzuetan ez dugulako gai horri buruz hitz egin nahi, eta haurrek zein helduek dugun sentimendua delako”.
5.000 euroko saria Arizkunek iragarri zuen, baita euskarak merezi duen babesa aladarrikatu ere. “Euskarak iraun badu, kultura bat garatu delako izan da, eta kultura hori euskaldunok euskara bizirik mantendu dugulako izan da”, adierazi du alkatesak.
2004tik Nafarroako 23 entitatek antolatzen duten Etxepare Sariaren helburua album ilustratuak euskaraz sortzea da. Orain arte, kalitate handiko 17 album saritu eta argitaratu dira. Literatur lehiaketetan erreferentzia izateaz gain, kulturaren funtzio linguistikoan sakontzea bilatzen du, komunitate eraikuntza, kultur trukea eta euskarazko kulturaren esparruan jolasa sustatuz.
Temas
Más en Cultura
-
“Me parece un milagro que los gaztetxes sigan existiendo”
-
El ilusionista navarro Hodei, Premio Nacional de Magia General en el 40º congreso estatal celebrado en Terrassa
-
Catherine Zeta-Jones rodará próximamente en Navarra
-
La iniciativa gastro-astronómica 'Camino de las estrellas' tendrá diez eventos en Navarra