Informazio gehiago: https://www.nikeremaitezaitut.eus/
Diario de Noticiasek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen festa erraldoira gonbidatzen zaitu
Pailazoei egingo zaien omenaldia galdu nahi ez baduzu, parte hartu gure zozketan eta eskuratu sarrerak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri omenaldia egiteko ikuskizun paregabea antolatu dute: musikariak, abeslariak, dantzariak, antzerkigileak, arte plastikoak, bertsolariak… Pailazoen abesti eta istorio ikonikoetan oinarritutako unibertso magikoa berreraikiko dute!
Gonbidatu ezagun asko izango dira bertan: Itziar Ituño, Lur Errekondo, Gure Zirkua, Eñaut Elorrieta, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Ramon Agirre, Oreka TX, Gozategi, Aner Peritz, besteak beste.
Eskura ezazu sarrera bikoitzeko 10 sorta gure zozketan parte hartuz, apirilaren 24tik 28ra hemen klik eginez https://miperfil.noticiasdenavarra.com
Asteazkenean, apirilak 30, irabazleen zerrenda argitaratuko dugu.
Jaialdia maiatzaren 3an izango da, larunbata, BECen arratsaldeko 17.00etan.
*Sarrerak pistarako izango dira.