BESTE urte batez, Ikusi etaIkasi programa abiarazidute Bilboko Udalak etaEuskaltzaleen topaguneak.Sormena garatu eta familiarekinbatera ondo pasatzeko moduko tailerrekingozatzeaz gain, gauzaberriak ikasteko aukera aparta izangodute txikienek, maiatzaren 16raarte. 4 eta 8 urte arteko umeentzako31 ikuskizun eta 44 tailer dituen egitarauaantolatu da Bilboko barrutiguztietan.

Iazko edizioan 5.000 lagunek hartuzuten parte Ikusi eta Ikasi programan.Eskari handi hori dela eta, aurtenjarduera gehiago prestatu dituzte;hala, iaz baino zortzi gehiagoeskainiko dituzte. Denera, 75 jardueraizango dira, denak doan, eta denekhelburu berdina izango dute: umeekaisialdian euskara modu dibertigarrianerabil dezaten sustatzea, kulturarenbidez eta kalitatezko programaziobat eskainiz. Contact-kids,euskal artistak, txiki-erritmo, joskintzaetazientzia ikastaroak eskaintzendituen programa oparoa izango daaukeran, non ipuin kontalariak,magia, antzerkia, zirkua, musika etadantza eskainiko diren.

Eskaintza, gainera, Bilbo osora hedatukoda: Begona? , Begona? ibarra, Deustu,Santutxu, Basurtu, Errekalde,Zorrotza, Olabeaga eta Abandokoudaltegietan; Ibaialdeko liburutegian;Euskararen Etxean, San Ignazion;Atxuriko auzo etxean; Indautxuko ElCarmen aretoan; Zamakolako JuanDelmas eskoletan; Miribillako Iruartetaneta Epaltzaren Alargunarenkalean. Jarduera guztiak 18:00etanhasiko dira, larunbatetakoak izanezik: 12:00etan hasiko dira horiek.

TAILERRAK Era guztietako ikuskizunekez ezik, lantegiek edo tailerrekere oso erantzun ona izaten dutejaialdi honetan. Horretaz jakitun,aurten 44 antolatu dituzte, bost sailetanbanatuta: Contact-kids, EuskalArtistak, Txiki Erritmo, TrapuzkoPanpinak eta Zientzia Lantegia. Lantegietanedo tailerretan parte hartunahi dutenek izena eman beharzuten urtarrilaren bukaerarako. Aurtengoprograma arrakastatsua izangodela espero da, izan ere, 1.500familiak eman dute izena. Saio guztiekdute helburu bera: umeek aisialdianeuskara modu dibertigarrianerabiltzea. Hori dela eta, programakeskainitako hainbat tailerrek umeenparte-hartzea sustatzen dute.

Ikuskizunen artean nabarmentzekoakdira, besteak beste, datorrenasteartean eskainiko den Seaska kantaketa usain belarrak entzun! ipuinkontaketa. Ongiaren eta gaizkiarenarteko borroka lantzen duen istorioahainbat instrumenturen laguntzarekinkontatuko da. Bestalde, apirilaren3an, Kidam Magoa izango daErrekaldeko Udaltegian, haurrei zeinfamiliako kide guztiei Aroa eta mirariakmagia-ikuskizuna eskaintzeko.Umorez eta soinu-banda zaindubatez inguratuta, publikoak miraritxikiak bizitzeko aukera izango du,Asier Kidamen eskutik. Apirilaren12an, aldiz, Mugi Mugi dantza saioaeskainiko dute Begoñako Udaltegian.Sudurkeriak sorkuntza taldeak ordueta erdiko disko festa eskainiko duetxeko txikienen gozamenerako.Jolasak, argiak, dantza gidatuak, soinuaeta giro aparta izango diraumeek zein helduek familian gozatuahal izateko.

XV. EDIZIOA Hamabost urteko ibilbideaegin du Ikusi eta Ikasi programak.Hori ospatzeko ekitaldia ereizango da. Hala, programaren azkenegunean (maiatzaren 16an), urtebetetzefesta handi bat antolatu dioteIkusi eta Ikasiren maskotari: Makusipanpina. Hura da Ikusi eta Ikasirenikurra, eta hari kantatuko dioteZorionak zuri deitu duten festan. Gainera,programa bukatu baino lehenegingo den zozketaren sariak banatukodira parte-hartzaileen artean.Ekintza guztien inguruko informaziogehiago: ikusietaikasi.eus