KONDAIRAK dio Materakoezkonberri guztiekzigilu bat izan behardutela. Materan, eraztunakbaino garrantzitsuagoak dirazigiluak”. Emanuele Manciniartisauak oso serio mantentzenditu ohiturak. Bere tailerrean egurrezkozigilu tradizionalak egitenditu. “Materako familia guztiekdaukate gutxienez bat. Normalean,bikotearen bi inizialak zizelkatzenditugu”.

Duela 50 urtera arte soilik hiru labezeuden Italiako hiri honetan. Familiaguztiek labe komunaletanlabekatzen zituzten ogiak. Zigiluak,beraz, familia bakoitzaren ogiakidentifikatzeko erramintak ziren.“Gure amak etxean egiten zuenorea, eta, gero, labera eramatenzuen. Barruan sartu baino lehenago,zigilua inprima-tzen zion oreari”,azaldu du Mancinik.

Materako ogiak Altamura (hormaaltu) du izena eta croissant formakoada. “Zergatik itxura hori? Erantzunerraza”, adierazi du Emanuelek:“labean ahalik eta ogi gehiensartzeko, forma luzea ematen zaio”.Eta ez hori bakarrik; okintzak zeremoniakutsu handia du Materan.

Masa bakoitzari hiru marra egitenzaizkio eta, ondoren, otoitz egitenzaio: “Hazi zaitez ogi, hazi zaitezJesukristo hazi zen bezala. Aitaren,semearen eta espiritu santuarenizenean”, dio esaldi famatuak.HIRI AHAZTUA Nolanahi ere, okintzarenohitura ez da gehiegibalioetsi izan Materan. Duela 60urtera arte, harroketan zizelkaturikokobak, sassi delakoak, zirenmateratarren etxeak. Familia gehienaknekazariak ziren eta mandoekineta zerriekin batera biziziren kobetan, argindarrik, urkorronterik eta aireztapenik gabe.Basilikata eskualdearen bihotzean,Matera hiri ahaztua zen Carlo LevirenKristo Ebolin geratu zen eleberriakItaliako mapan kokatu zuenarte.

Ondoren, Erromako agintariakkobazuloak ezagutzera hurbilduziren eta 1952an Alcide de Gasperierrepublikako presidenteak sassienhustutzea agindu zuen, “lotsanazionala” zirela argudiatuz. 17.000herritar inguru auzo berrietaralekualdatu zituzten eta sassi-ak itxiegin ziren.

“Baina Materaren modernizazioaktradizioen desagerpena ekarri zuenezinbestean”, gogoratu du Emanuelek.Artisau materatarrak gogoan du familiak koba utzi behar izanzuen eguna. “Gure ohiturak errotikaldatu ziren etxe berrietara joanginenean. Modernizazioak iraganarekikolotsa sentiaraztera bultzatugintuen”, azaldu du.

Hala, Materako ogiaren ingurukoohiturak eten egin ziren hamarkadaluzez. “Zigilugintza desagertzekozorian egon zen. Auzo berrietakoetxeetan, familia guztiek geneukanlabe bat”, gogoratu du Emanuelek.Horregatik, 1980ko hamarkadan,gazte materatar askok sassi-etarabueltatzea erabaki zuten. “Artisautzalanak berreskuratu genituen etamunduari esan genion kobetan bizitzeazeta lan egiteaz harro geundela”,esan digu. 1992an Unescok mundukoondare kultural izendatu zituensassi-ak eta harkaitzetako elizak.Azken urtetan, gainera, pizkundeprozesua bizi du Materak. Sassiasko berriztu egin dituzte etaAirbnb edo boutique hotelak bihurtudira. Bestalde, Hollywoodekoluzemetraia handien agertokia ereegin dute. Betleemekin eta Jerusalemekindituen antzekotasunenondorioz, Jesukristoren gainekohamaika film grabatu dituzte Materan.Azkena, eta agian famatuena,Mel Gibsonen The Passion of theChrist pelikula.

KULTUR HIRIBURUA “Halarik ere,Materaren lorpenik handiena izanda erakunde europarren aitorpenalortzea”, uste du Emanuelek. Izanere, 2019an Europako kultur hiriburuaizendatu dute sassi-en inguruanantolatu diren proiektu kulturalenondorioz. Emanuele oso pozik dagoaitorpenak ekarri duen boom turistikoarekin:“Azkenaldian bisitarijaponiar asko hurbiltzen zaizkiguzigiluak erostera. Ogia ere dastatzendute eta izugarri gustatzen zaie.Polita da sassi-ak berriz ere jendezgainezka ikustea. Bizitza itzuli daMaterara”.