ESKUMAKO eskua altxa,ezkerrekoarekin edalontziaalbo batera etzan etatxotx! Sagardoaz zintzurrabusti ostean ardi latxaren esnezegindako gazta zati bat jan dut etanire aurpegian irribarre batmarraztu da ziztu bizian. Izan ere,barnean dudan herri mina bi keinuetandesagertu da. Euskal Herrikotxokoren batean nagoela dirudienarren, gure inguruan gaztelaniazari diren horien ahotik ateratakobacan, cachai, pucha, curaoeta bestelako hitz exotikoek etxetikoso urrun gaudela adierazten digute.Mapa bat begiratuz gero, hegohemisferioan gaudela konturatukogara, ozeano bareari begira, Txilekohegoaldean kokatzen den Chiloéuhartea, hain zuzen.

Dastatzeko aukera daukagun jakihauek ez dira munduko beste puntatikekarriak izan, hemen ekoitzitakoChilozabal gazta eta etxekosagardoa baitira, Rafa eta Jasonebikote txiletar-euskaldunaren eskutrebeek eginak. Rafak Arantzazukoartzain eskolan ikasi zuen eta bertanegin zuen topo Jasonerekin.Elkarrekin Txilera itzuli ziren etabertan Aizkorriko mendizerrarenbabesean ikasirikoa martxan jartzensaiatu ziren, eta baita lortu ere!ELIZEN ITZALPEAN Izerdiz etahautsez eginiko lokatz exfoliatzailegeruza sendo batekin soinean,bizikletak arrastaka eraman dituguColo izeneko herrixka bateraino.Itzal bila, bertako elizara sartugara, muskerrak harri azpietarazuzentzen diren moduan. Hasieraninteres gutxiko begirada zena,begiak zabal-zabalik jarri dizkigunharridura begirada bihurtu da.

Sarreran dagoen azalpen orriakeman digu begi aurrean dugunaulertzeko pista. Irlako itsas gizoneta emakumeek itsasontziak egitekoeuren trebezia eta ezagutzaguztia jarri zuten Jaungoikoarenmesedetara, egurraren maisu lanaden Coloko eliza eraikitzeko. Aurreragojakin dugu Chiloé irlako 16 elizagizateriaren ondare izendatudituela Unescok, euren balio arkitektonikoarengatik,eta nire ustetaneskaintzen duten gerizpefreskoarengatik ere bai. Datu honeketa deshidratazio arinak nire barneaneragin didan zorabio-mistikoakhamasei elizen erromesaldiagauzatzeko gogoa piztu dit. Chiloetarrek mendeetan zeharmantendu dute euren jatorri desberdinekokultura nahastea, bertakoHuilliche eta espainiar konkistatzaileennahasketaz osatuagehien bat, eta hori dena bisitarienaurrean loratzen da fiestas costumbristasdelakoetan. Eta noski,jende asko dagoen lekuan, janariaezin falta. Badira bi osagai uhartehonetako errezeta batean faltaezin direnak. Alde batetik, irlainguratzen duen ur gazi amaigabeakeskainiriko itsaskiak; eta, bestetik,patatak. Patatak diodaneanpluralean diot, izan ere mundukolur azal txiki honetan bertako laurehunetikgora patata klase daude. Hauek bai patateroak eta ezarabarrak!

Irlaren ikur gastronomikoa curantoal ollo delakoa da. Lurrean egindakozulo batean harriak sutangori-gori egon arte berotzen dituzte.

Ondoren, itsaskiak, txerrikiak,patatak eta eskura duten guztiazbetetzen dute zuloa eta azkenikpangue landarearen hosto erraldoiekineta lur zatiekin estaltzendute. Lapiko naturala prest dagoenean,zurrutari ekiten diote etaherriko kantari txarrena ere Pavarottibezala sentitzen hastendenean, janaria prest dago.

AUTO-STOPEAN Bizikletaz aurrerajarraitzeko komeriak izan ditugunez,uda partean uhartehonetan gazte guztiek erabiliohi duten garraiobideaerabiltzea erabaki dugu:auto-stopa. Bi minuturenbueltan pick-upauto baten atzealdeangaude eseriak, bikotetxiletar nerabe batekinozeanoko haize freskoapartekatzen. Zur eta lurutzi ditugu jakin dutenean30 urteen langa gaindituadugula. Euren ustetan, adinhorrekin norberak bere kotxean etahoteletik hotelera bidaiatu beharomen du, dirua izanez gero, behintzat.

Ez dakigu txiroak edo PeterPan sindromedun pertsonak garenpentsatzen ari diren, baina kresalarenusaina inoiz baino freskoagoairuditu zaigu, gaztetasunez beterikogure gorputzetan.

Lemuy-ko uharte txikian metrokarratu baino jende gehiago dagobilduta iritsi garenerako. Ospakizunenegun handia da eta uhartekobiztanleek harrotasunez azaltzendigute minga bat ikusiko dugula,hau da, auzolana. Baina ez nolanahikominga ez, baizik eta guztietanikusgarriena: minga de tiradurade casa. Auzokideen artean etxebat alde batetik bestera mugitzea,alegia.

Orain ulertu dut zergatik duten chiloetarrekastapotro ospea herrialdeanzehar. Lau idi-pare eta hirukouztarri batean loturiko animaliindartsuak, basapiztiak diruditenartzainen oihupean tiraka hasi dira,egurrezko etxe osoa mugituz etaikusle kalekumeei hauts geruza lodiformako souvenir bat eskainiz.

Lan gogorraren ostean, uharte osokobiztanleak obesitatera eramatekonahikoa den janari kopuruaprestatu dute. Tripa ondo beteta etaeguzki izpien fereka goxoek erdilokartuta, nire etxeko bizilagunarenoihu jasanezinetan pentsatzenaritu naiz, eta ea nire etxea mugitzekozenbat idi beharko nituzkeen:idi bat, bi idi, hiru idi, lau idi, bostidi? Ondo lo egin!