Asel Luzarragaren kultur gomendioak

26.07.2021 | 11:49
Asel Luzarraga, idazlea.

Asel Luzarraga (Bilbo, 1971) Enpresa Zientzietan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. Ogibidez, itzultzailea. Argentinan eta Txilen bizi izan da eta gaur egun Bermeon du bizilekua. Musikan aritu da, Punkamine eta Trio Ternura punk taldeetan. Orain arte hamar nobela argitaratu ditu: 'Hamaika ispilu ganbil', 'Karonte', 'Mozorroaren xarma', 'Abaraska', 'Utopiaren itzalak', 'Gezurra odoletan', 'Bioklik', 'Inoren mundua', 'Bahiketa' eta azkena duela gutxi, 'Malthusen ezinegona'. Poesia bilduma bat ere argitaratu du, 'Denboran zatika'. Bere web orrian bere hausnarketak ere plazaratzen ditu: aselluzarraga.com.

Abesti bat:

'Muzin sistemari' (Koiu)

Musika talde bat:

Elizabeltz

Liburu bat:

'Otra vez al mar' (Reinaldo Arenas)

Aldizkari bat:

Ekintza Zuzena

Film bat:

'Fight Club'

Kultur espazio bat:

Malatesta (Somera, Bilbo)

noticias de noticiasdenavarra