Asteburubetea izango du Ugarein Xistera Zirkuitoak. Alde batetik, DonibaneLohizuneko finalak jokatuko dira. Bestetik, Mutrikuko kanporaketaketa azkenik Lekeitioko kanporaketak eta finalak.

Ostiralean,20.30ean abiatuko da Donibane Lohizuneko lehen finala. Gaztemailakoan, Jouanteguy eta Oyhenard zuberotarrak, Vidal bizkaitarrareneta De Betelu lapurtarraren aurka neurtuko dira. KanporaketetanMaulekoak izan ziren onenak.

Mailanagusian ere final dotorea iragartzen da. Antxon bizkaitarra etaManci gipuzkoarra, Iturrino eta Zugaitz lapurtarraren aurka lehiatukodira. Berritxukoa eta Mutrikukoa izan ziren kanporaketetako onenak.Final hauetan sarrera 5 euroren truke egongo da, eta bertan biltzenden diru guztia Fibrosis Kistikoa Elkartearentzat izango da.

UgareinXistera Zirkuitokoak jarraipena larunbatean izango du Mutrikun,bertan 11.00etatik aurrera kanporaketak jokatuko baitira. Betikomoduan, bai helduen mailan eta baita gazte mailan ere zortzina bikoteizango dira, Xisteraren barruan dauden Euskal Herri osoko klubezberdinetako pilotariak. Kiniela eran jokatuko da, eta bikoteenzozketa, hasi aurretik egingo da. Maila bakoitzeko bi onenek jokatukodute finala, aste bat beranduago.

Larunbateanbertan Lekeitioko Torneoko kanporaketak ere jokatuko dira 17.00etatikaurrera, hemen ere klub ezberdinetako pilotariak egongo dira, etakiniela 15 tantora jokatuko da,

Mailabakoitzeko bi bikoterik onenak finala igande eguerdian jokatuko dute,12.00etatik aurrera. Larunbatean hasiko den torneo honek, igandeanizango du amaiera, beraz.