Emakumezkoen kirola? Bai, nahi dut’ programaren eskutik

150 neskak baino gehiagok hartuko dute parte Vital Fundazioaren udako campusetan

09.02.2020 | 17:09
150 neskak baino gehiagok hartuko dute parte Vital Fundazioaren udako campusetan.

BILBO. 150 neskak baino gehiagok hartuko dute parte Vital Fundazioaren udako campusetan. Aurten futbolaz gain eskubaloia eta errugbia egondo da.

Asmo handiko plana abiarazi zuen iaz Vital Fundazioak, kirolean neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzeko xedez. Emakumezkoen Kirola Araban 2018-2022 Programari buruz ari gara eta hainbat helburu ditu, kirol arloan neskak ahalduntzea, berdintasuna bultzatzea eta emakume kirolarien oinarri bat sortzea. Ordutik hona, ekintza ugari burutu dira arrakasta handiz, esate baterako, futbol eta saskibaloi torneoak, lurraldeko ikastetxeetan saioak kirolariekin edo teknifikazio-bekak, besteak beste.

Ildo horri jarraiki, emakumezkoen hiru kirol-campus abiaraziko ditu uda honetan. Iaz egin zen bezala, aurten ere Agurain izango da futbol campusaren bigarren ediziorako aukeratu den lekua. 8 eta 15 urte bitarteko neska arabarrentzat da, astebeteko iraupena izango du, eta aurtengo berrikuntza da txanda biren artean aukeratu ahal izango dela, uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra.

Egingo dituzten ariketetan kirol horrekin zerikusia duten alderdi guztiak landuko dituzte: erregelamendua, defentsa eta eraso teknikak, teknifikazio eta koordinazio ariketak, hori guztia hainbat lankidetza-jokorekin osatuta. Aurten, berrikuntza dago, tailer ludikoak dira, futbolarekin zerikusia duten lanbideetara bideratuak, emakumezkoen futbolaren bilakaerari buruzkoak, eta kirol-osasunari buruzkoak. Egun batean irteera kulturala egingo dute Aguraingo herrira eta udala, eliza eta abar ezagutuko dituzte. Arabako Futbol Epaileen Batzordearen lankidetza izango dugu erregelamenduari buruzko saioetarako. Gainera, lehen dibisioko euskal taldeetako emakumezko jokalari profesionalen bisita izango dute gazteek. Campusa igerilekua eta jantokiaren bidez osatuko da. Azken egunean mundiala jokatuko da eta agur-jaia egingo da.

Campusa Aguraingo Udalaren kirol instalazioetan egingo da eta honako hauek sartzen dira: joan-etorri autobusa Vitoria-Gasteizetik, jantoki zerbitzua, futbol ekipamendua eta asegurua. Ordutegia 9:00etatik 17:30era izango da eta bost begiralek emango dute, denak futbol arloarekin zerikusia duten neskak. Bete egin dira prestatu diren txanda biak eta 50 neskek hartuko dute parte horietako bakoitzean.

Aurtengo berrikuntza da kirol-diziplinak zabaldu direla. Eskubaloia nahiago izan dutenek ere euren udako campusa izango dute. 10 eta 15 urte bitarteko 35 neskak hartuko dute parte eta uztailaren 1a eta 5a bitartean egingo da Lakua GEn, 9:00etatik 14:00etara. Vitoria-Gasteizko Eharialdea eskubaloi klubeko koordinatzaile bat eta 3 begirale egongo dira. Jarduerak kirol anitzetarako kantxan egingo dira eta partaideek, adinaren arabera, kirolarekin zerikusia duten ariketak egingo dituzte. Eskubaloiaren erregelamendua ere ikasiko dute, kirol horretako ohorezko dibisioko epaileen eskutik eta Eharialdea klubeko jokalarien bisita ere izango dute. Egun batean Estadio Fundazioko igerilekura joango dira.

Beste berrikuntzetako bat emakumezkoen errugbi campusa izango da. 10 eta 16 urte bitarteko 22 neskak hartuko dute parte, eta uztailaren 1a eta 5a bitartean egingo da Lakua GEn. Gaztedi, Vitoria-Gasteizko errugbi klub bakarreko 3 begirale izango dituzte. Jarduerak gizarte etxeko belar naturalezko errugbi zelaian egingo dira. Neskek errugbiaren baloreak ikasiko dituzte, baita beste zenbait kontzeptu ere, hala nola pasea, ostikoak, nola egin 'melle' bat, eta Zeelanda Berriko Haka egiten ere ikasiko dute. Kirol horretako hainbat kategoriatako epaileekin hurbilduko dira errugbiaren erregelamendura eta Gaztedi klubeko emakumezko jokalarien bisita izango dute. Eskubaloi campuseko haien kideak bezala, egun batean Estadio Fundazioko igerilekura joango dira, eta azken egunean torneo txiki bat egingo dute eta bertatik bertara ezagutuko dute errugbiaren hirugarren zati famatua. Gutxiengodunen kirol hori ikusaraztea da campusaren helburua, baita gizartean errugbiari buruz aldez aurretik ezarrita dauden rolak apurtzea ere.

Campus guztiak izango dira elebidunak eta kirol ekipamendua eta asegurua ere barne daude.