BILBO. Aitor Elizegi bilbaoDendak elkartearen presidenteak eta Xabier Solaeche Kutxabanken Bizkaia Sarearen zuzendariak bien arteko lankidetza hitzarmena berritu dute. Kutxabankek 12 milioi bideratu ditu bezeroen erosketak Bilbaodendak-eko saltegien lehiakortasunaren hobetzeko.

Hitzarmen horri jarraiki, finantza-erakundeak finantza produktu eta zerbitzu eskaintza globala jartzen du bilbaoDendak elkartearen kide diren Bilboko saltegien eskura, horien lehiakortasun-egoera hobetzen laguntzeko helburuz. Negozioen eguneroko kudeaketa errazteko produktuak eta zerbitzuak dira, baita salmentak sustatzekoak ere.

Merkataritza 12 zona-elkarte, Erriberako Merkatua, Zubiarte eta El Corte Inglés integratzen dituen plataforma da bilbaoDendak, eta elkartearen presidentearen hitzetan, lankidetza hitzarmen hori esker: “gure bazkideek euren negozioen garapenerako eta bideragarritasunerako tresna berritzaileenak dituzte eskura”. Gainera, Elizegi pozik agertu da Kutxabankek saltegi bazkidetuen salmentak errazteko duen finantza-produktuen eskaintza zabalaren aurrean.

Xabier Solaechek, bere aldetik, zera azpimarratu du: “saltegien eguneroko kudeaketa erraztea da helburua; eskaintzen dizkiegun finantza produktu eta zerbitzu guztien bitartez, negozioen lehiakortasuna hobetu nahi dugu. Finantza-irtenbideez gain, elkarteak egiten dituen merkataritza sustatzeko ekintzen bidez ere lagundu nahi diegu, eta bereziki, sektoreari bideratutakoetan, eskura zeuden ordainbide berriak aurkezteko 2018an egin zena, adibidez”.

Finantza-irtenbide sorta zabala

bilbaoDendak plataforma osatzen duten elkarteetako saltegien salmentak erraztea da hitzarmenaren gakoetako bat, beraz, Kutxabankek euren eskuetan jarriko du Merkataritza Kreditua eta negozio mailegua barne hartzen dituen finantza-produktuen eskaintza zabala.

2018an, 12 miloi euro bideratu ditu finantza-erakundeak Bilboko bezeroen erosketak finantzatzera eta bilbaoDendak osatzen duten saltegien lehiakortasuna hobetzera.

Kutxabank Kredit-ek, Banku-taldearen kontsumorako maileguen atalak, bere erosketak Merkataritza Kredituaren bitartez finantzatzeko aukera eskaintzen dio bilbaoDendak-en saltegien amaierako bezeroari. Kreditu mota horren ezaugarri nagusia honakoa da, ez dela izapiderik eta paperik egin behar eta saltegian bertan egiten dela. Joandako ekitaldian 2017ko finantzaketa-mailei eutsi zaie, eta 4,5 milioi eurora iritsi dira.

bilbaoDendak osatzen duten saltegien lehiakortasuna hobetzeko helburuz, Kutxabankek negozio hipoteka mailegua jarriko du euren eskura aurten ere, negozioak ezartzeko higiezinak erosteko, edo negozio mailegua, zirkulatzaile beharrizanei erantzuteko edo hornidura profesionalaren erosketa finantzatzeko, altzarietatik makineriaraino, garraio elementuekin batera. Zentzu horretan, Kutxabankek 7,4 milioitik gora euro bideratu ditu saltegietara, euren merkataritza jarduera finantzatzeko.

bilbaoDendak-en bazkide diren saltegiek euren negozioen eguneroko kudeaketa errazteko bereziki diseinatutako produktuak ere izango dituzte eskura, hala nola Negozio Kontua; Visa Dual Profesional eta Visa Classic Empresa txartelak; edo bere TPV modernoak, salerosketa eragiketak osatzeko arintasuna eta segurtasuna hobetu dutenak, eta funtzionaltasunak eskaini. 2018an, 271 TPV berri jarri dira Bizkaiko hiriburuan. Gainera, Bilboko saltegietan ordainbide horren bitartez egin diren ordainketen fakturazio-datuek % 7,5 egin dute gora eta 67 milioi ingurura iritsi dira. Arrisku anitzeko aseguruak osatzen du hitzarmena, merkataritza-saltegietara bereziki bideratua.

Hitzarmenaren indarraldia urtebetekoa izango da eta gero, luza daiteke. Finantza-abantailez gain, enpresa sustapen eta animazio ekimenetarako laguntza-lerroak ere baditu, esaterako Bilboko Merkataritzari urtero ematen zaizkion sarien banaketa, merkataritzarekin zerikusia duten dibulgazio-jardunaldiak eta bezeroentzako sustapen-jarduerak, batez ere gazteen eta adinekoen segmentuetarako.