Leitzako Gazte Asanbladak antolatuta, sexualitatea eta publizitatearen inguruko hitzaldia eskainiko du bihar Saioa Iraola kazetari leitzarrak. Estimulu komunikatiboak eta erreproduzitutako sexualitate ereduak izenburupean, Iraolak iaz egin zuen ikerkuntza lana aurkeztuko du jendaurrean "Eguberri inguruan publizitate sexista areagotzen dela" ohartaraziz. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia 19.00etan hasiko da Aurrera elkartean eta sarrera doakoa izanen da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
