Síguenos en redes sociales:

Iturengo bestak gaur arratsean hasiko dira

Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin bertso bazkaria izanen da astelehenean

Iturengo bestak gaur arratsean hasiko diraFoto: Ttipi-Ttapa

ituren - Iturengo bestak ospatuko dituzte uztailaren 18tik 21era. Ortziral arratseko 8etako txupinazoaren aitzinetik pailazoak, txokolatada eta dantzariak ere izanen dituzte, eta ondotik, kalejira herriko musikari eta buruhandiekin, afaria Altxinean, kontzertua Kalera taldearekin eta berbena Trikidantz taldearekin.

Larunbat goizeko dianaren ondotik, aurpegi margoketa eta haur jokoak izanen dira. 14:00etan gazte bazkari autogestionatua. Arratsaldean, haurrentzako puzgarriak, toka jokoa eta pintxo lehiaketa (Bakoitzak etxean prestatu beharko du bere bandeja). Horrekin batera txokolatea, zingar jatea eta sagardo kupela Arratsean, Puro Relajo taldearen musika mexikarra eta ondotik, berbena Oharkabe taldearekin.

Igande goizeko dianaren ondotik puzgarriak izanen dira. Eguerdian, Herri kirolak: Ander Erasun, Oihan Larretxea, berriki Nafarroako eta Euskadiko ingude txapelketak irabazi dituen Maika Ariztegi eta Nagore Diaz ariko dira. Arratsaldean, mus txapelketa eta Bordetxe abere zirkoa plazan. 19:00etan tortilla txapelketa jokatuko da (bakoitzak bere tresnak eraman beharko ditu eta osagaiak udalak jarriko ditu). Postre lehiaketa ere eginen da (bakoitzak etxean prestatu). Horrekin batera, zingar jatea eta sagardo kupela. 20:00etan trikitilariak ariko dira eta berbena izanen da Aierrik taldearekin.

Asteleheneko hondar eguna ere dianarekin hasiko da..Plater tiraketa jokatuko da eta puzgarriak haurrentzat izanen dira. Eguerdian, pilota txapelketako finala jokatuko da. Lehenik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko da. 14:00etan bertso bazkaria Andoni Egaña eta Unai Iturriaga bertsolariekin eta arratsean trikitilariak ariko dira giroa jartzen. - A.A.A.