Bisigua Orio Estilora jaialdian murgilduta
Bihar arte luzatuko da jaialdi gastronomikoa, eta bisigua dastatu ahal izateaz gain, estropadak ere izango dira
orio - Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa hasi zen joan den ostegunean. Inaugurazio-ekitaldian Vicente Zaragüeta Aquariumeko presidentea eta Paxita Peña sukaldari oriotarra omendu zituzten eta, ondoren, 200 pertsona baino gehiagok bisigua dastatzeko aukera izan zuten.
Bihar arte luzatuko da jaialdi gastronomikoa eta egitarau osagarri oparoa izango da bertan; izan ere, bisigu, hegaluze eta marmitako dastaketaz gain, lehiaketa gastronomikoak eta arrauna izango dira.
Gaur Saizar sagardoaren dastaketarekin hasiko da eguna, eta ondoren, 12.00etan, Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa izango da herriko plazan. Horretaz gain, estropadak izango dira 18.00etan.
Bihar iritsiko da jaialdi gastronomikoaren azken eguna, eta biharkoan ere, Saizar sagardoaren dastaketa izango da 12.00etan. Bestalde, marmitako razioak egongo dira salgai, bi euroren truke. Jaialdiaren azken bazkariaren ondoren, 18.30ean ARC Ligako VIII. estropada izango da Oria ibaian. - A.R.
Más en Navarra
-
Pamplona vuelve a aplicar el líquido antideslizante para los encierros de San Fermín
-
El Teléfono de Atención Ciudadana 010, solo en horario de mañana durante los Sanfermines
-
Nueva oficina de denuncias en los Sanfermines en el centro de Pamplona
-
Gobierno de Navarra y FNMC impulsarán una red de municipios por la igualdad y contra la violencia machista