Síguenos en redes sociales:

Pasai Donibane gaur hasiko da bere festa handiak ospatzen

Txupinazoa banku mugikorreko Espainiako txapelketa irabazi zuten arraunlariek botako dute

Pasai Donibane gaur hasiko da bere festa handiak ospatzen

Pasaia - San Juan jaiak duela hilabete bat amaitu ziren eta, Pasai Donibanen, berriro ere jai gogoa piztu da. Honela, gaurtik uztailaren 31ra arte Santioak ospatuko ditu, barrutiko jai garrantzitsuenak.

Festei ongietorria emateko 20.00etan aurtengo omenduek, 1989an banku mugikorreko Espainiako txapelketa irabazi zuten arraunlariek -Nekane Alcaraz, Karmele Etxarri, Ines Etxeberria eta Arantza Sistiaga- botako dute txupina.

Zortzi egunetako egitarauaren barnean usadio handiko ekintzak daude. Adibidez, 26an, Santa Ana egunean, 22.30ean Santiago plazan, ohitura zaharrak berreskuratzeko Habaneren XI. emanaldia dago.

Gainera, San Pantaleon egunean, hilaren 27an, sardina jana egongo da 19.00etatik aurrera herri osoan.

Zirkulazio aldaketak Gaurtik uztailaren 31ra, biak barne, Donibane kalea ibilgailuentzako itxita egongo da ondoren adierazten diren orduetan: gaur, 17.30etik aurrera; bihar, itxita egun osoan ; igandean, 12.00etatik aurrera; uztailaren 27an, 10.00etatik aurrera; uztailaren 28an, 11.00etatik 16.00etara; uztailaren 29an, 16.30etik aurrera, hilaren 30ean, 10.00etik aurrera eta San Inazio egunean egun osoz itxita egongo da.

Halaber, jakinarazi da Nabalaldeko kaia herritarrentzako eta kanpotarrentzako irekita egongo dela egun hauetan: 25, 26, 27, 30 eta 31. Gogoan hartu behar da pabilioi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.

17.30. Joko-poteoa mozorroturik Meipitik txosnetara.

19.00. Buruhandiak Meipitik plazara txistulariek lagunduta.

20.00. Txupinazoa eta ikurrinaren igoera.

Ondoren. Flashmob-aren dantza eta gozoki jaurtiketa

21.00. Mokaduak Bonantzako txosnan.

22.00-1.00. Berbena Santiago plazan Karlos DJarekin.

7.30. Diana txistulariekin herrian zehar.

8.00. Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.

10.00. Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. David Urra oroitaldia.

10.30. XXVII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballarsen omenez. Aurten irteera Meipiko biribilgunean egongo da. Izen-ematea, 10.15ak arte.

12.00. Herriko toka txapelketa plazan.

12.30. Kantujira herrian zehar Meipitik hasita.

17.30 Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.

18.30. XXVI. Gazteen dantza sueltoko txapelketa, Itsas Mendi txistulari taldeak antolatuta.

20.00. Herri kirolen erakustaldia plazan: Agustin Landarbide, Fausto Muguerza eta Espelete Bihurri.

23.00. Kontzertua Bonantzako arkuan.

00.00. Gazteluko txosnaren 5. urteurrena.