Usurbilek VII. Topa Eszenika antolatu du bihartik aurrera
Herrian larunbatera arte genero desberdinetako hiru antzezlan ikusteko aukera egongo da
Usurbil - Bihartik larunbatera arte Usurbilek VII. Topa Eszenika ospatuko du hiru antzezlan oso desberdinekin.
Hasteko, bihar 21.00etatik aurrera Mikel Laboa plazan Markeliñe taldeak Carbon Club lana aurkeztuko du. Obra hau hainbat gogoeta ireki-tzen dituen bizitzari buruzko metafora da.
Ostiralean ikuskizun berezi bat egongo da 19.30ean Sutegin, Kilometroak jaiaren alde antzeztuko den Jendarte Bidaide emanaldia. Alex Tellok zuzentzen duen Usurbilgo taldearen lan honek antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa da. Sarrerak salgai daude bost euroren truke Kilometroak dendan. An-tzezlan hau adin guztietarako egokia da, baina haurrek heldu batekin joan behar dute.
Azkenik, larunbatean 20.00etan Sutegin Ondarruko Traman & Brix emakume antzezle taldeak Obarixo biaz lana taularatuko du. Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira bost eurotan.
Topa Eszenika Antzerki Ekintza taldeak eta Usurbilgo Udalak antolatzen dute. - A.M.