Bidasoa kirol elkarteak ereserkia euskaratzeko lehiaketa abian du
Irabazleak 400 euro, taldeko arropa, txapela, afaria eta denboraldirako abonoa eramango ditu
Irun - Irungo Bidasoa Kirol Elkarteak, Euskal Herriko eta estatu osoko eskubaloi klub historikoenetakoa denak, bere ereserkia euskara-tzeko lehiaketa bat jarri du martxan, Bidasoko Euskal Kultur Taldea (EKT) elkartearekin batera.
Lehiaketaren helburua “ereserkia euskaratzea da, ez horrenbeste itzulpen literal modura, baizik eta klubaren izaera eta gaztelerazko bertsioaren hitzek duten esentzia jasoko duten hitzetan”, esan du Bidasoako kirol elkarteko zuzendaritzako kide den Aritz Sodupek, astelehenean EKT elkartearen egoitzan lehiaketa honen inguruan egindako aurkezpenean.
baldintzak eta epeak Bidasoaren ereserkia euskaratzeko lehiaketa honen epea atzo bertan zabaldu zen eta azaroaren 18ra arte jasoko dira proposamenak, elkartearen bulegoko postontzian utzita edo postaz bidalita (Bidasoa Kirol Elkartea, Nagusia 30, 20304 Irun).
“Lanak onartuak izateko, egilearen goitizena eta NAN zenbakia agerian jarri beharko dira sobrean eta barruan, ereserkiaren letra berarekin batera, beste sobre bat erabiliko da egilearen harremanetarako datuak, erabilitako goitizena eta NANaren fotokopia atxikitzeko”, azaldu du Aritz Sodupek, EKTko presidente den Joxeja Zabalorekin batera egindako agerraldian.
Sariduna azaroaren 29an emango da jakitera eta sari banaketa abenduaren 3an egingo du Bidasoa Kirol Elkarteak, Euskararen Nazioarteko Egunean. Lehiaketaren irabazleak 400 euro, taldearen arropa sorta, txapela, afari bat eta Bidasoa-Irun Artalekun jarraitu ahal izateko denboraldirako abonoa eramango ditu.
“Parte hartu nahi duen orok, ereserkia entzun eta ikusi ahal du, bere gaztelerazko bertsioan, www.cdbidasoa.eus webgunean eta euskarazko hitzak aukeratzeko orduan kontuan hartuko diren aspektuak originaltasuna, jatorrizko letraren esentzia errespeta-tzea baina itzulpenik bilatu gabe, nortasuna eta Bidasoarekiko sentimendua gehien islatzen duena izatea” izango direla esan dute Sodupek eta Zabalok.
Gogora ekarri dute ere lehiaketa honen antolatzaileek “ereserkiaren doinua ezin dela aldatu, euskarazko letra bat honi egokitu” behar zaiola.
normalizaziora bidean Ereserkia itzultzearena ez da Irungo eskubaloi elkarte historikoak bere senean euskararen erabilera eta presentzia bermatzeko burutzen duen ekintza bakarra edo isolatua.
Elkarteak bultzada eman dio azken urteetan euskarari eta besteak beste, euskarak presentzia du bere komunikazioan (webgunean, prentsa-oharretan, kartel eta sarreretan...) eta harrobiko taldeetan; Udako Eskubaloi Kanpusa euskaraz egiten dute eta lehenengo taldeko jokalariei ere eskolak ematen zaizkie.
Más en Navarra
-
Navarra y otras CCAA advierten a Europa que los informes sexenales del lobo "no han pasado" por Conferencia Sectorial
-
El solar de la vieja fábrica de embutidos Kiliki da paso a 33 viviendas libres en Burlada
-
El Ibararte desata la fiesta en Zubiri
-
La rehabilitación del frontón Euskal Jai Berri de Huarte se inicia este año y costará un millón de euros