ordizia - Zortzi eta hamalau urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako boxeo tailerra eskainiko dute bihar arratsaldean, 15.00etatik 18.00etara bitartean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. “Boxeoa kalera aterako dugu, haurrengana gerturatu”, nabarmendu du Anartz Azkarraga taldekideak.

Zortzi gune egongo dira eta bakoi-tzean ekintza eta ariketa desberdinak egingo dituzte, eta guztietan kirol honen balio positiboak zein-tzuk diren jakinaraziko dituzte. Ekintza irekia eta doakoa da eta materiala elkarteak jarriko du. - M.A.