lazkao - Lau astez heriotza duina aztergai izango dute Lazkaon, Gerriko kultur elkarteak antolatutako zikloan. Gaur arratsaldean izango da bigarren saioa eta bertan Felix Zubia zainketa intentsiboetako medikua izango da gonbidatua. Heriotzaren aurrean medikuen eginkizuna gaixoei laguntzea dela nabarmenduko du, eta nahi duen ororentzako irekia izango da galderak eta ekarpenak egiteko. Gerriko txokoan 18.30etik 20.00-etara izango da hitzordua.

Datorren asteartean, hilak 23, Itxaro Mendizabal izango da solaskidea eta adierazi gabeko emozioen minaren inguruan hitz egingo du beasaindarrak. Zikloari amaiera ematen Maddi Zubeldia eta Bernadette Irazoki arituko dira hilaren 30ean. Irakurketa musikatua izango da irudi proiekzioarekin eta Maizpide Euskaltegian izango da. - M.A.