NAVARRA
El pamplonés David Miranda pesca el 'Lehenbiziko' en el Bidasoa
Soraluze XV. mendean hitzaldia izango da asteazkenean
Soraluze- Soraluzeko hiribildua sortu zeneko 675. urteurrena ospatzen dela eta, Udalak Soraluze XV. mendean hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako (19.00etan) udaletxeko saio aretoan. Javier Elorza Maiztegi herriko historialaria arituko da hizlari lanetan eta ekitaldira gerturatzen direnek Elorzak berak XV. mendeko hiribildua birsortuz prestatu duen planoa jaso ahalko dute. Hitzaldia amaitzerakoan mokadutxoa izango da.