lazkao - Lazkaoko Udalak jarrai-tzen duen 2015-2019 kudeaketa planean definituta dituen helburu estrategikoen artean asko daude eta horietako bat herriko ekonomia jarduera eta enplegua sustatzea, hainbatetan ikusi den moduan eta xede hori betetzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan azken urteotan. Horren adibide dira, besteak beste Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrak biziberritzera bideratu diren kanpainak.

Herriko merkataritza, ostalari-tza eta zerbitzuak mantentzeaz eta zaintzeaz gain ordea, nahitaezkoa dela deritzo enpresa berriak sortu eta erakartzea. Horretarako, auto-enpelgua eta ekintzailetza aukerak herritarren artean susta-tzea garrantzizkoa da Udalaren-tzat, izan ere, sortzen den enpresa bakoitza enplegu eta zerbitzu erakarle izan daiteke lazkaotar guztientzat eta bertan erosketak eta bizia egiten duen guztientzat. Horregatik, Lazkaoko Udalak eta Goieki Goierriko Garapen Agen-tziak ekintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu dute bigarrenez Lazkaon. Enpresa berri bat sortzerakoan kontuan izan behar diren hainbat alderdi eta jarraitu beharreko pausoak zeintzuk diren landuko dira datorren hilaren 30ean egingo den jardunaldian. Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruiz de Alegria enpresa kudeaketan adituak gidatuko du saioa.

Lazkaoko Udaletxean izango da hitzordua, 09.30ean hasita. Hiru eta lau ordu arteko iraupena izango du, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Gaur da azkeneko eguna horretarako, eta izena emateko mezu bat bidali behar da sustapena@lazkao.eus helbidera, edo 943 088 080 telefonora deituta. - M.A.