ORDIZIA ? Urtero Gabonen bueltan egiten da Urruña eta Ziburuko ikastolen aldeko Pirritx,Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna Ordiziako Majori Kiroldegian. Bertan errifak ereateratzen dituzte urtero eta antolakuntzatik jakinarazi dutenez,zozketaren saridunak honakoakdira. Lehenengo saria, Port Aventura parkerako bidaia 0936 zenbakiarentzat izan da, HendaiakoNerea Manterolarentzat. Bigarren saria Urbitarte sagardotegian hamar afari da eta hori SaraGarzia ordiziarrari egokitu zaio,1544 zenbakiarekin. Hirugarrena, aldiz, Itsasondoko ErramunAmundarainentzat izan da, 0195zenbakiarekin, eta Xaian hamarafari egokitu zaizkio. Irabazleakantolakuntzara jo dezakete edoMajori Kiroldegian bertan galdetu dezakete nola eskuratu dezaketen haien saria. ? M.A.