‘Bullying’-ari aurre egiteko ekitaldiak antolatu dituzte
Zarauzko Udalaren eta Berritzegunearen arteko elkarlanetik sortu dira
ZARAUTZ ? Zarauzko Berritzeguneak,ikastetxeetako eta hezkuntzakolaguntza zerbitzuetan jarduten duenerakundeak eta Udalak bullyingareninguruan egin duten elkarlana aurkeztu zuten atzo, Zarauzko Berritzegune zentroan.
“Bullyingaren eta jazarpenareninguruan gabiltzanok badakigu errealitate bat dela. Gazte askok sufritzendute ondorioak eta familiek ere bai”,adierazi zuen Edurne Iribar Berritzeguneko aholkulariak.
Honi erantzun bat emateko asmoz,familiei zuzendutako jardunaldiakantolatu dituzte hurrengo asteetarako. Jarduera hauekin jazarpen motaezberdinen errealitatea ezagutuko da.Alde batetik, zeintzuk diren bullyingmota ezberdinen ezaugarriak eta bertan parte hartzen duten ikasleenondorioak zeintzuk diren. Bestetik,helduek arazoari buelta emateko zeregin dezaketen. Horrela, Bullyingarenerrealitatea ezagutuz izenpean hiruekitaldi egingo dira.
Lehenengoa hurrengo asteazkeneanizango da eta Bullying. Begiradak antzerkia aurkeztuko dute AinhoaAlberdi eta Iraia Eliasek. Antzezlanhonen bitartez “bullyingaren errealitatera gerturatzeko aukera izangodugu”, esan zuen Arantxa AldalurUdaleko hezkuntza teknikariak.Arratsaldeko 18.00etatik 19.30erabitarteko saioa izango da Antonianoaretoan.
Bigarren egitasmoa otsailaren 6anizango da ordu berdinean Sanz Enealiburutegian eta Giza liburutegi bategingo dute. Hau da, gizakiz osatutako liburutegi bat izango da. “ Bullyinga oinarri hartuta psikologoa, aditua,orientatzailea, ertzaina... egongo diraeta bertaratzen direnek beraiei kontsultatzeko aukera izango dute”, azpimarratu zuen Udaleko hezkuntzateknikariak.
Hirugarren ekintza otsailaren 13anegingo da eta gurasoak taldeka jarrizsortu zaizkien zalantzei buruz hitzegingo dute eta hainbat aditu egongodira kezka horiei erantzuna ematekoprest.
Aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dute bi aldeetatik eta“proposamen berriak” ere badituztela aurreratu dute.
Más en Navarra
-
Pamplona contará con un Día de la Pelota / Iruñeko Pilotaren Eguna
-
Estella-Lizarra celebra el Día del Libro con una jornada ampliada a la estampa y la creación artística
-
Sentencia firme contra el Ayuntamiento de Pamplona por no compensar el trabajo en San Fermín y Semana Santa
-
La Oficina de Turismo de Pamplona reabrirá en mayo con un diseño inspirado en la pelota vasca