Martxoaren 8ko greba feministari buruzko batzarra
Bihar, 19.30ean hitzordua egin dute, Arizkunenean, antolatzen hasteko
elizondo - Duela urtebete inguru, Euskal Herri osoan milaka emakume atera ziren karriketara beren ahotsa altxatuz eta heteropatriarkatuari planto eginez. Azken urte aunitzetako martxoaren 8 jendetsuena izan zen, eta Baztanen ere jendetza batu zen mobilizazioetara, emakume aunitz izan ziren planto egin eta karrikara atera zirenak.
Aurrekaririk gabeko mobilizaziotzat jo zen iazkoa. Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu du berriz ere eta antolatzen ari diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi dituzte emakumeak.
Aurten, Nafarroako Koordinadoratik landa-eremu eta herrietan egiten den lana nabarmendu nahi dute, hortaz, grebak izaera deszentralizatua izanen du eta herri bakoitzeko asanbladak izanen dira greba eguna eta aurretiko mobilizazio eta ekintzen formatu eta markoa zehaztuko dutenak.
Martxoaren 8rako deitutako greba feministaren harira, Elizondon, bihar, ortzeguna 19.30ean hitzordua egin dute Arizkunenea kultur etxean grebari buruz solastatu, hausnartu eta antolaketa lanetan hasteko, hilabete pasatxo falta baita soilik. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Egüés prevé cerca de 2 millones en inversiones en los presupuestos de 2026
-
La familia Rubio Jiménez se retira de la barra del Zubizarra
-
Toquero se desmarca del Gobierno y no ayudará a preservar el Enclave Natural de Las Norias
-
Navarra destinará 2,9 millones a inversiones locales contra la despoblación