elizondo - Heldu den igandean, otsailaren 3an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek beren azken ikuskizuna, Musua, eskainiko dute Elizondon, Baztan pilotalekuan, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta. 11.00etan hasiko den ikuskizunerako sarrerak Elizondon, Axularren eta Fantxiken, Donezteben Cafe ostatuan, Lesakan Haizea kafetegian eta Berako Errekalde ostatuan eros daitezke. 3 urte baino guttiagokoek 2 euro ordaindu beharko dute, eta 3 urtetik goitikoek 6 euro. Igandean berean, lehiatilan izanen da sarrerak erosteko aukera. Ostatu zerbitzua ere izanen da, edari desberdinak, patatak, kroketak eta salda eskainiko direlarik. - F.A.G.