‘Txoriak eta zauriak’ antzezlana Iruritan
Gaizka Sarasolaren lana taularatuko du igandean Mairu Antzerki Tailerrak
irurita - Baztango udaleko kultura batzordeak antolatuta, Nafarroako Gobernuko 2019ko Arte eta Kultura programaren baitan, igandean, otsailaren 17an, Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak Txoriak eta zauriak helduendako antzezlana eskainiko du Iruritako Gizarte Bilgunean. 19.00etan hasiko da emanaldia, eta ohiko gisan, sarrera doan izanen da. Mairu Antzerki Tailerreko kide Gaizka Sarasolak sortutako lanean, 1940an Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean aritu ziren frankismoko bi preso dira protagonistak: Juan Cabrero Riero (Santa Cruz, Toledo) eta Isabelo Sanchez Alonso (Magan,Toledo) ikazkina bata, eta musikaria ber-tzea. Ihes egitea lortu eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu dute gaur arte. Ramona anderearen konpliziatearekin ekosistema propio bat eratzera iritsi dira; baina ez ohiko gertaera batzuek beraien mundu itxia aztoratuko dute. - F.A.G.
Más en Navarra
-
San Fermín en los Centros y hogares navarros en el exterior
-
Pamplona refuerza su escudo contra las agresiones sexistas en San Fermín
-
El Palacio del Condestable acoge nuevamente el Refugio de los Sentidos en San Fermín
-
Los de Bronce entrega al Hospital Universitario de Navarra 29 camisones infantiles confeccionados con ropa sanferminera