elizondo - Saharaztan, Sahararekiko eskualdeko elakrtasun taldeak antolatuta, Sahararekiko elkartasun egunak burutuko dira bihar eta etzi Elizondon eta Beran. Bihar, or-tzirala, Elizondoko Foruen plazan elkarretaratze bat eginen dute 19.00etan eta 19.30ean Arizkunenea kultur etxean solasald bat izanen da. Iratxo Bakedano eta Maria Perez de Larraya, berriki Saharar lurralde okupatuan atxiki eta bertatik kanporatuak izan diren ekintzaileek parte hartuko dute. Biharamunean, larunbatean, Beran izanen da hitzordua, 19.00etan dokumental bat proiektatuko da Beralandetan. - F.A.G.