Zumaia- Inauterietako argazki txokoan ateratako argazkien bozketa izan zen joan den astean. Hala, Andaluziarrek eskuratu dituzte boto gehien taldekako mailan, eta Bonnie and Clyde izan dira garaile banakako eta binakako kategorian.Kartel lehiaketako herritarren saria, aldiz, Irrimarrako Karmele Gorroñok eta Irene Iruretak eskuratu dute. Udaleko Kultura Sailak atzo banatu zituen sariak, Alondegiko Oxford aretoan. A.Z.