Oiartzunek Gizarte-Ongizate saileko ordutegia zabaldu du
Arreta astelehenetik ostegunera 8.00etatik 13.30era eta ostiraletan 9.00etatik 13.30era eskaintzen da
Oiartzun - Gizarte-Ongizate zerbi-tzuaren arreta ordutegia zabaldu du Oiartzungo Udalak. Martxotik, astelehenetik ostegunera 8.00etatik 13.30era eta ostiraletan, 9.00etatik 13.30era egingo zaie harrera erabiltzaileei. Arretarako txanda eska-tzeko aurretik 943 490 552 telefonora deitu beharko da.
Aurten ia bi milioi euroko aurrekontua izango du Gizarte-Ongizate sailak, besteak beste, hobekuntza horiek eskaini ahal izateko.
Gizarte-Ongizate sailak iaz 1.657 hitzordu eman zituen. Horietako 1.125k jaso zuten onuraren bat: informazioa, laguntza ekonomikoa, laguntza psikologikoa, zerbitzua... Gizarte-Ongizate saileko erabiltzaile gehienak Euskal Herrikoak (%57,67) dira. Jatorriaren arabera, hurrenak dira Espainiatik datozenak (%9,8), latinoamerikarrak (%4,25), magrebtarrak (%3,6) eta Europako Batasuneko herrialdetakoak (%2,12).
Gizarte larrialdietarako laguntza jasotzen duten oiartzuarren %69,5 emakumezkoak dira eta %20,33, berriz, 65 urtez goitikoa.
Adineko eta behar bereziak dituzten 64 herritarrek etxez etxeko zerbitzua jasotzen dute. Bakarrik bizi dira horien artean gehienak: %54,69.
Tasa eta zerga salbuespena 84 herritarri onartu zaie eta oinarrizko errenta laguntza jasotzen dute 120 oiartzuarrek (2018ko abenduko datua). Familia laguntza, berriz, 36 familia-unitatek jasotzen dute. - A.M.
Más en Navarra
-
Contigo Tudela propondrá al Ayuntamiento de Tudela un plan de inversiones de 16 millones de euros
-
UPN de Tudela libera a su novena concejala con un sueldo de 22.700 euros por 20 horas de trabajo
-
Las Redes de Mayores programan diversas actividades para los meses de verano
-
Luz verde a 271 nuevas viviendas en el paraje Elizpea de Barañáin