erratzu - Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia Erratzun jokatuko da gaur, 10.30ean hasita. Baztango Basaburua eta BRT Menditarrak taldeko kirolariekin batera, Nafarroako hamarnaka talde ari dira parte hartzen, kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte) hartzen dituen lehiaketan. Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatua eta Sokatira txapelketak jokatzen dira. Kimu mailan, berriz, Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. - F.A.G.