elizondo - Urtero bezala Baztango Udalak bailararekin zerikusia duten ikasketa akaberako lanak eta proiektuak diruz laguntzeko dirulaguntza deialdia egin du. Aurten bi proiektu aurkeztu dira deialdira eta epaimahiak ontzat emanik, onuradurak Fermin Larralde Kordoba elizondarra eta Nerea Etxenike Errandonea arizkundarra izanen dira, lehena historia graduko ikaslea eta bigarrena turismo gradukoa. Lanak aurkeztu ondotik, bakoitzak 500 euroko saria jasoko du.

Larraldek Baztango nekazaritza XVI. mendetik XVIII. mendera ikerketa aurkeztu du. Aurkezturiko proiektuaren arabera Hego Euskal Herriko eta Nafarroako mendialdeko garai horretako nekazaritzaren argazki orokorra eginen du, gero Baztangoan zentratzeko.

Bertzalde Etxenikeren lanak galdera honi erantzunen dio: “Baztango turismoa iraunkorra al da?”. Turismo iraunkorraren oinarria alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumen aldekoen arteko oreka denez, lan honetan, turismo iraunkorra definitzeaz gain zutabe horietako bakoitzaren bailarako egoera aztertuko du.

Ikasketa akaberako proiektu hauek diruz lagun-tzeko erabakia apirilaren 5eko Tokiko Gobernu Ba-tzordean hartu zen. Behin dirulaguntza ebatzita, onuradunek urte bateko epean burutu beharko dute lana, tutorearen ongi ikusiarekin.

ORAIN ARTEKOAK Beka banatzen, Udalak 6 proiektu lagundu ditu diruz. Alaitz Arretxea, Josune Berho eta Oihana Otxandorenak turismoaz, XVII-XVIII. mendeetako goi-mailako etxe tipologiaz eta mutil-dantza eta nesken parte hartzeari buruzko lanak egin zituzten. Nahikari Vesgak Baztango galdegai egitura baten azterketa egin zuen, Ainhoa Astizek Baztan Haur Eskolaren eta Adimen Anitzen Teoria nola bateratzen diren ikertu zuen eta Uhaina Apezetxek emakume atzerritarrek Baztanen duten egoera aztertu zuen, genero perspektibatik. - F.A.G.