elizondo - Bihar, astelehena, arratsaldeko 16.00etatik 17.00ak arte, Baztan Ikastolako 6. mailako ikasleek azoka solidarioa antolatu dute Xauli elkartearen alde. Azokaren antolaketa EKI izeneko proiektuaren parte da eta Xauli elkartearen eskutik eragindako proposamena aintzat hartu dute ikastolako ikasleek. Haurren eta gurasoen parte hartzea bulkatu nahi dute.

Xauli elkarteak, ezintasun psikikoa daukaten pertsonekin lan egiten du. Larunbatetan aisialdi eta denbora libreko ekintzak egiten dituzte: eskulan, gozogintza, edota dantza tailerrak, ateraldi soziokulturalak eta elkarbizitza lantzeko asteburu bateko irtenaldia egiten dituzte, bertzeak bertze. Xaulin lan egiten duten pertsona guztiak boluntarioak dira, eta egiten dituzten ekintzak burutzeko, materiala erosteko eta lokalaren gastuak ordaintzeko dirua behar dute.

Horretarako, azoka solidarioan, 6. mailakoek egindako eskumuturrekoak salduko dira, bigarren eskuko jostailuak, liburuak eta pintxoak. Lortzen den dirua Xauli elkarteari emango zaio. Salduko diren gauzen prezioa baxua izanen da, salgairik garestienak 3 euro balioko du gehienez. - F.A.G.