Udalak oniritzia eman dio amaiurko bisitari guneari
| Hitzarmenak onartu eta aurrekontua aldatuta, 1. fasea abian jar daiteke jadanik | Baztango herriguneak biziberritzeko Hiri Jarduketa Plan Berezia ere eginen da
elizondo - Amaiurren, hainbat mendetan zehar zutik egondako Amaiurko gaztelua zegoen muinoan, Amaiurko herriaren ekimenez, Aranzadi zientzia elkartearen eskutik indusketa lanak 2006. urtean hasi ziren. 1922an eraiki eta 1931ean zartarazitako oroitarriaren ordez 1982tik jarrita dagoenaren inguruan lan eta lan aritu dira urtez-urte hainbat eta hainbat boluntario, auzolanean.
Orain indusketa horietatik ateratakoak erakusteko harrera etxe bat egin nahi dute Amaiurren, Amaiurko Herriak, Gaztelu elkarteak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Baztango Udalak elkarlanean. Helburu horretarako hain zuzen Nafarroako parlamentuak aurtengo aurrekontuetan 250.000 euroko diru-laguntza izenduna emateko erabakia hartu zuen pasa den abenduan, eta joan zen ortzegunean egindako Baztango Udaleko osoko bilkuran diru-lagun-tza hori eskuratu ahal izateko hitzarmenak eta aurrekontu moldaketa onartu zituen Baztango Udalak. Bai hitzarmenak eta bai aurrekontu moldaketa ere EH Bildu, Baztango Ezkerra, Geroa Bai eta Baztan Auzolanean taldeko kideen aldeko 9 bozka bildu zituzten, UPNko 3 zinegotziek (bat falta zen) abstentziora jo zuten.
Diru partida hori exekuta-tzeko, batetik, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena onartu zen eta, bertze aldetik, Baztango Udalaren eta Amaiurko Gaztelu elkartearen artekoa. Bi hitzarmenen emaitza gisa, dagokion aurrekontu moldaketa ere onartu du udalak.
250.000 euro horiekin Amaiurko eliza ondoan dagoen kooperatiba zaharra urratuko da, argiteriaren postea kendu eta lanen lehendabiziko faserako ingurua prestatuko da. Aipatu behar da. Lehenagotik, Gaztelu elkarteak lursail hori erosia zuen, harrera etxea gauzatu ahal izateko.
Hiri Jarduketa Plana Azken osoko bilkuran ere, Baztango Udalak etxeen zaharberritzea bultzatu eta bailarako herriguneak biziberritzeko asmoz Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen bat egitea onartu zuen. Hitzarmen horrekin Baztango herri eta auzo bilduetan Hiri Jarduketa Plan Berezia eginen du udalak. Plan hau garatzeak 180.000 euroko inbertsioa suposatuko du eta Nafar Gobernuak % 80 arte finantzatzen ahalko du.
Hitzarmena egiteko erabakia aho batez onartu zuen udalbatzak eta azkeneko urteetan etxe zahar handiei aterabidea emateko eginahalaren harira udala egiten ari den lanari segida ematen dio pausu honek.
Joseba Otondo alkatearen erranetan orain arte hirigin-tzako aferak lurren kalifikazio aldaketan zentratu dira, baina orain, “guk eraikita dagoenari begiratu nahi diogu, hutsik gelditzen ari diren Baztango herrigune eta auzoei, toki horiek biziberri-tzeko tresna administratiboak garatuz”.
Hitzarmenaren helburu zehatzei buruz, aipagarria da herrigune horietan dauden etxe hutsak bizitegi bezala erabiltzeko eta zaharturik dauden bizitegiak egokitzea bultzatuko duela planak, bereziki etxe horien irisgarritasuna, energia eraginkortasuna eta ingurune-baldintzak hobetzea bultzatuz. Etxeez gain herrigune osoen birgaitze sozial eta fisikoa bultzatuko du ingurune horiek bizitzeko eta dotazio-publikoetarako bideratuz. Testuinguru horretan, ondarea babesteko ikuspegitik, eraikinen tipologiaren arabera irizpide berriak finkatuko ditu planak. Halaber, helburuen artean, trafikoak sorturiko arazoei konponbidea ematea ere ageri da.
Hitzarmenean heldu denez, Baztango hamabortz herriez gain, auzo bildu hauek ere planean sartuko dira: Ain-tzialde, Aintzano, Apaioa, Ariztegi, Bozate, Etxaide, Etxerri, Gorostapolo, Iñarbil, Lamiarrita, Oharriz, Urrasun, Zigaurre, Zozaia eta Zuaztoi.
Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena sinatzekin hasiko dira plana egin ahal izateko ondoko pausu administratiboak ematen.
Más en Navarra
-
La peña Beterri critica la politización y la falta de seguridad del cohete de Tudela y no estará con su charanga
-
La procesión de San Fermín se une a la denuncia social
-
El SUP defiende la actuación policial en la cuesta de Santo Domingo antes del Chupinazo
-
Movistar Team canta a San Fermín en pleno Tour de Francia