Euskal Kultur Jardunaldiak etzi hasiko dira Azkoitian
Floreaga ikastetxeak antolatutako egitaraua abiatzeko Potx eta Lotx pailazoen saioa izango da
azkoitia - Floreaga salestar ikastetxeak datorren larunbatean abiatuko ditu bere XXX. Euskal Kultur Jardunaldiak.
Hasteko, herriko haur guztien partaidetzari irekita egongo den Potx eta Lotx pailazoen emanaldia egongo da etzi Floreagako On Bosco frontoian (17.00etan).
Ikuskizunerako sarrera doanekoa da eta ekitaldia amaitzerakoan bildutakoentzako txokolatada egongo da frontoian bertan.
Egitarauak hilaren 17an jarraituko du, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Oihane Iguaran eta Aitor Mendiluze bertsolariek Floreagan eskainiko duten saio batekin (22.00etan). Bertara joateko sarrerak Maxixatzenen edota Floreagako idazkaritzan eskatu behar dira.
Jardunaldiak borobiltzeko kantu jira egongo da hilaren 24an herriko kaleetan (19.00etan). - J.L.
Más en Navarra
-
Motxila21 celebra este sábado sus 21 años de vida con un concierto en la plaza Consistorial
-
Iruña, la segunda capital donde más vidrio se recicla
-
Catas en Beloso para conocer el origen de las grietas aparecidas en la calzada
-
El Horno Cooperativo de Cárcar, un espacio comunitario y multifuncional a ojos de la ciudadanía