azkoitia - Floreaga salestar ikastetxeak datorren larunbatean abiatuko ditu bere XXX. Euskal Kultur Jardunaldiak.

Hasteko, herriko haur guztien partaidetzari irekita egongo den Potx eta Lotx pailazoen emanaldia egongo da etzi Floreagako On Bosco frontoian (17.00etan).

Ikuskizunerako sarrera doanekoa da eta ekitaldia amaitzerakoan bildutakoentzako txokolatada egongo da frontoian bertan.

Egitarauak hilaren 17an jarraituko du, Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Oihane Iguaran eta Aitor Mendiluze bertsolariek Floreagan eskainiko duten saio batekin (22.00etan). Bertara joateko sarrerak Maxixatzenen edota Floreagako idazkaritzan eskatu behar dira.

Jardunaldiak borobiltzeko kantu jira egongo da hilaren 24an herriko kaleetan (19.00etan). - J.L.