Villabona. Fleming herri eskolako hainbat guraso eta irakasle elkarrekin auzolanean aritu dira berriz ere. Oraingoan Arratzaingo eraikinari tokatu zaio eta horrela, pixkanaka, eskolako txoko guztiak hobetu nahi dituzte “eskola osoari argia eta bizipoza emateko”. Lehen Hezkuntzako pasabideak margotu eta gela batzuetako lurra aldatu dute, ikasleak gustorago egon daitezen “eskola baita gure bigarren etxea”. Familiek eta irakasleek elkarrekin egun polita pasa dute, lanean eskolaren alde. Argazkian, auzolaneko parte hartzaileak pasabidea margotzen. Argazkia. N.G.