Azpeitiak jendea behar du festetan lan egiteko
Interesa duten 16 urtetik gorako pertsonek hilaren 12ra arte eman dezakete izena Udalaren Sarreran
Azpeitia - Urtero bezala, Azpeitiko Udalak udako herriko festek irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatu behar ditu.
Hori dela eta, Udalak lanpostu horietan interesa duten pertsona guztiei irekita dagoen deialdia egin du. Hauek hilaren 12ra arte eman ahalko dute izena Udalaren Sarrera Erregistroan. Bete beharreko baldintza bakarra “16 urtetik gorako adina izatea” da. Hori bai, hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute ondorengo irizpideak bete-tzen dutenek: Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea; langabetua izatea (langabetuen artean epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira) eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea”.
Udako festetan lan egin nahi dutenek izena ematerakoan aurkeztu behar duten dokumentazioa ondorengoa da: NAN fotokopia eta langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria. Euskararen ezagutza eskaera orrian adieraziko da eta Azpeitian erroldatua egotea Udalak egiaztatuko du. - J.L.
Más en Navarra
-
Ayegui adelanta una semana sus fiestas patronales
-
El alcalde de Pamplona se reúne con representantes del movimiento social Euskaltzaleen Topagunea
-
Nueva edición de la Feria de la Cerveza y Comida Internacional de E.Leclerc Pamplona
-
Tafalla acoge este fin de semana una quedada de autocaravanas y furgonetas camperizadas